Mikel Lopetegi Urra
“Urra", harri txikien errege
Mikel Lopetegi "Urra", Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa irabazi du. Zarauztarrarentzat 8. txapela da; modalitate honetan erreferente bilakatu da.
Urraren 8. txapela Harri Txikien Euskadiko Txapelketan; Kintopekoetan Maddi Gesalaga txapeldun
Mikel Lopetegi "Urra"k Harri Txikien Euskadiko Txapelketa irabazi du zortzigarren aldiz. 125 kiloko harri errektangularra, 125eko zilindroa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bolarekin 12.450 kilo jaso ditu. Maddi Gesalagak hirugarrenez jarraian kintopekoen Euskadiko Txapelketa bereganatu du. 3.550 kilo altxatu ditu. 45 jasoaldi eman dizkio 50 kiloko zilindroari eta 26 50 kiloko kubikoari.
Maddi Gesalaga eta Mikel Lopetegi "Urra", nagusi "Harri Herri" saioko neguko finalean
Bi harri-jasotzaile zarauztarrak gailendu dira Aian jokatutako "Harri Herri" saioaren neguko finalean. Biak oso pozik geratu dira emaitzarekin, baita urtea txapela jantzita hastearekin ere.