Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Javi Lopez. Irudia: Real Sociedad
Realak Javi Lopezek Feyenoord taldean utzita jokatuko duela iragarri du 2026-27 denboraldia amaitu arte. Herbehereetako taldearekin bat egingo du jokalariak Donostiatik urrun erronka berri bati aurre egiteko.
Operazioak 7 milioi euroko erosketa aukera aurreikusten du. Feyenoordek kontratua gauzatzea erabakitzen badu, Realak 2024an berreskuratuko du futbolariak egindako inbertsioa. Minutajearekin lotutako zigorra ere badakar akordioak.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.
Chelsearen eta Realaren arteko lagunartekoaren golak (3-1)
Realak 3-1 galdu du Chelsearen aurkako lagunartekoa. Rogersek eta João Pedrok egin dituzte etxekoen golak, azken honek bi sartu dituelarik. Aramburuk, berriz, Realekoa.
FUTBOLA ZUZENEAN: Chelsea vs Reala
Ikusi Chelseak eta Realak jokatuko duten lagunarteko partidaren zuzeneko emanaldia.
Liga hasiera kaskarra Sanserentzat, Castelloren aurka galduta (0-1)
Ousmane Camararen gol goiztiarrak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak, gutxinaka hoberantz joan direnak, baina sendotasuna falta izan zaie azken metroetan.
Nayef Aguerd ez da azkenean Realean arituko
Guztia hitzartuta zegoela zirudien, baina azken orduan dena aldatu da. Realak, beraz, erdiko atzelari baten premian jarraitzen du.
Ansotegi: “Jokalari askok denboraldiaurrea lehen taldearekin egin izana eurentzako hobea da"
"Oso testuinguru polita da, berriro beste urtebetez, gure jokalariek lehiaketarako estimulorik gogorrenak izateko", azpimarratu du Realeko bigarren taldearen entrenatzaile berriatuarrak. Bigarren maila "oso zaila izango da guretzako, eta gainerako talde guztientzako", ohartarazi du.
Reala Istanbulera joango da otsailaren 2tik 7ra, Superkopa jokatzeko
Lehiaketa Saudi Arabiara itzuliko da 2028an; izan ere, 2027ko ediziorako egoitza aldatu behar izan dute, Ekialde Hurbileko herrialdeak egun horietan antolatzen duen Asiako Koparekin bat egiten duelako.
Gorrotxategi entrenamenduetara itzuli da
Eibartarrak zelaia zapaldu du bere taldekideekin batera pubalgiako mina gainditu ostean.
Nahia Aparicio: “Poz handia hartzen dugu horrelako partidak jokatzeagatik”
Nahia Aparicio Realeko jokalariak eta Arturo Ruiz entrenatzaileak Chelsearen aurkako kanporaketaru buruz aritu dira hitz egiten. Apariciorentzar oso norgehiagoka berezia izango da; Ruizentzat, berriz, "ilusio berri bat".