Fitxaketa zapuztua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nayef Aguerd ez da azkenean Realean arituko

Guztia hitzartuta zegoela zirudien, baina azken orduan dena aldatu da. Realak, beraz, erdiko atzelari baten premian jarraitzen du.
REAL_SOCIEDAD_OSASUNA_DERBIA_JESUS_ARESO_AGUERD

Nayef Aguerd, Realarekin jokatutako partida batean. Argazkia: EFE

Akordioa iristear zegoela zirudien arren, azkenean Nayef Aguerd ez da Realera itzuliko. Ostiral honetan jakin denez, jokalari marokoarrak ez du osasun azterketa gainditu.

Jokalaria pubalgiak jota dabil. Hori dela eta, martxoan ebakuntza egin zioten, eta, ondorioz, denbora darama partidarik jokatu gabe. Munduko Futbol Txapelketa ere galdu zuen.

Osatze bidean dago, baina Realak egindako azterketek ondorioztatu dute urrira arte ezingo duela jokatu. Ondorioz, akordioa etetea erabaki dute.

Hortaz, Realak fitxaketarik egin gabe jarraitzen du, merkatua ixteko bi aste falta direnean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X