ITZULERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Take Kubo Realaren entrenamenduetara itzuli da

Kubo talde txuri-urdinarekin entrenatu da astelehen honetan eta prest egongo da Levanteren aurkako partidarako.
Takefusa Kubo of Real Sociedad in action during the LaLiga EA Sports match between Real Sociedad and FC Barcelona at Anoeta on January 18, 2026, in San Sebastian, Spain.
Takefusa Kubo. Irudia: Europa Pres

Takefusa Kubo, Realeko jokalari japoniarra, astelehen honetan itzuli da entrenamenduetara, bi hilabete baino gehiago lesionatuta eman ondoren, eta Levanteren aurkako partida jokatzeko aukera izango du.

Ezker hegalekoak haustura izan zuen ezker hankako iskiotibialean urtarrilaren 18an, Bartzelonaren aurkako partidan, eta bajan egon da ordutik.

Hasiera batean Londresera bere selekzioarekin kontzentratzera joatekoa bazen ere, Donostian geratuko da ligako partidara % 100ean iristeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X