Cecilia Marcos bueltan da, lesio luze baten ostean
Cecilia Marcos Realeko jokalaria entrenamenduetara itzuli zen Zubietan astelehenean, belauneko lesio baten ondorioz 269 egun jokatu gabe egon eta gero.
Hegaleko jokalari donostiarrak eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua apurtu zuen urtarrilean, entrenatzen ari zela. Otsailean ebakuntza egin ondoren, errehabilitazio prozesu luzea egin behar izan du, osatu arte.
Marcosek bigarrenez apurtu du belauneko lotailua, 2021eko irailean San Mamesen jokatutako derbian ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua hautsi baitzuen. 2022-2023 denboraldiko lehen jardunaldian itzuli zen berdeguneetara, Vila-realen aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
Realeko 405 bazkide gehiagok izango dute aukera Kopako finalean izateko
Klub txuri-urdinak astearte gauean iragarri duenez, eta Espainiako Futbol Federazioko sarrerak saltzeko plataforma kudeatzeaz arduratzen den konpainiak idazpenak esleitzeko egin duen prozesuaren ondorioz, 318 eserleku gehiago sortu dira Cartujako hainbat sektoretan; gainera, erosketa prozesuaren bigarren fasean 87 sarrera sobera gelditu dira.
Jon Gorrotxategi: “Harrobiko jokalari batentzat finalera iristea… ezin duzu amestu ere egin”
Jon Gorrotxategirentzat, Realeko harrobiko jokalariarentzat, bere taldearekin jokatuko duen lehen finala izango da. Txiki-txikitatik Realean hazia, bere ametsa beteko du larunbatean.
Jon Gorrotxategi eta Yangel Herrera Realarekin entrenatu dira berriz ere, eta ematen du finalean egoteko prest izango direla
Realak astearte honetako entrenamenduaren bideo batean erakutsi duen bezala, Mikel Oyarzabalek ere bere taldekideekin lan egin du normaltasunez.
Gipuzkoako hamaika herrik pantaila erraldoiak dituzten zaleendako guneak izanen dituzte larunbat honetan, Kopako finalerako
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udaletxeek zaleendako guneak antolatu dituzte, pantaila erraldoiekin, Realak Atletico Madrilen aurka jokatuko duen finalarekin disfrutatu ahal izateko.
Gonçalo Guedes : “Ibilbide ona egin dugu eta garaipenarekin amaitu behar da”
Atletico Madrilek eta Realak datorren larunbatean La Cartujan jokatuko duten Kopako finalaren atarian, Gonçalo Guedesekin egon gara. Oraingoz "oinak lurrean" dituela eta "lasai" dagoela esan digu. Baina horrek ez dio Kopa Donostiara ekartzeko gogoa kentzen, aurretik partida zaila dutela jakinda ere. (Bideoa gazteleraz)
Javier Alberola izanen da Errege Kopako finalaren epailea, larunbat honetan
Jorge Figueroa egonen da VARean. Alberola 2017-2018 denboralditik da Lehen Mailako epailea, eta 2022tik internazionala da.
Lopez Ufarte: “Reala oso ondo dago; final hau irabaz dezake”
Roberto López Ufarte, Realeko jokalari ohia, 87ko kopako garaipenaren protagonistetako bat da, baita Atleticoren zein Realaren elastikoa jantzi duen jokalaria ere. Berarekin egon gara garaipen hura gogoratzen eta datorren larunbateko Errege Kopako finalari buruz duen ikuspuntua ezagutzen. (Bideoa gazteleraz)
Jai-giro ederra prestatu du Realak Sevillan: musika eta kalejira Cartujaraino
Zaleentzako gune txuri-urdina Sevillako Carlos III.a etorbidean egongo da, eta 11:00etan irekiko dute. Hainbat DJ eta artista izango dira oholtza gainean, besteak beste, Süne, Brigade Loco eta Del Toro.
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.