Osasuna
2024/10/26 - 16:10
Vicente Moreno: ''Nire urtebetetzeko oparirik onena garaipena izango zen''
Gorritxoek etxetik kanpo batzen hastea dute helburu. Aste osoan normal entrenatu ondoren, entrenatzaile valentziarrak deialdian sartu ditu Iker Muñoz eta Kike Barja. Vicente Morenok 50 urte bete ditu gaur, eta oparirik onena biharko partidan garaipena eskuratzea izango zela esan du.
2024/10/19 - 21:31
Areso: ''Chimyren golak min handia egin digu, eta ez gara gai izan egoerari buelta emateko''
Jesus Aresoren iritzian, Osasunak Betisek baino askoz hobeto jokatu du bigarren zatian, eta partida irabazteko moduan egon da, 1-1ekoa lortu eta gero. Chimy Avilak sartutako golak, baina, "min handia" egin diela eta egoerari buelta emateko gaitasunik ez dutela izan azpimarratu du.
2024/10/19 - 20:35
Osasunak lehen porrota jaso du etxean, Chimy Avilaren Betisen aurka (1-2)
Partida borrokatuan, Andaluziako taldeak hiru puntuak eskuratu ditu, Vitor Roquek eta Chimy Avilak sartutako golei esker. Nafarroako taldearen gol bakarra Lucas Torrok egin du.
2024/10/19 - 16:03
Osasunak Taxoareko lursail bat erostea onartu du
Gainera, 2023-2024 denboraldiko kontuak onartu dituzte, 2,8 milioiko irabaziekin, baita 2024-2025 kanpainako aurrekontua ere.
2024/10/18 - 16:49
Vicente Moreno: ''Garrantzitsuena irabaztea eta bolada onari jarraipena ematea da''
Osasunak sailkapenaren goiko postuetan jarraitu nahi du Betisen aurka nagusituta; izan ere, Vicente Morenok Sadarren hauspoa baliatu nahi du garaipena erdiesteko.
2024/10/17 - 23:43
Jon Moncayola: ''Entrenatzaileak konfiantza handia eman dit, lehenengo egunetik, eta pozik nago''
Osasunako kapitainak, EITBrekin hizketan, hausnarketa egin du talde gorritxoak 2024-25 denboraldian egindako hasiera onaren gainean. Izan duen lesioa gaindituta, Moncayolak nahi du erakutsitako maila onari eutsi.
2024/10/05 - 21:05
Moreno: ''Irabazten ez duzunean, punturen bat lortzea ontzat ematen da''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako bederatzigarren jardunaldian Getaferen aurka lortutako berdinketa baloratu du (1-1). Getafe une askotan nagusi izan dela onartu du, baina eurek ere partida irabazteko aukera izan dutela esan du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/10/05 - 20:17
Osasunak puntu bat eskuratu du Getaferen aurka (1-1)
Gorritxoei sufritzea egokitu zaien partidan, etxekoek aurrea hartu dute lehen zatian Bertugen golarekin, baina Budimirrek markagailua parekatu du bigarrenean.
2024/10/04 - 18:32
Vicente Moreno: ''Lehiakorrak izatea nahiko nuke''
Osasunako entrenatzaileak Getafen "lehiakorrak" izateko eskatu die jokalariei Bartzelonaren aurkako garaipenaren ostean, geldialdira sentsazio onekin iristeko. Bestalde, Jon Moncayola berritasun nagusia da Coliseumeko norgehiagokari begira.
2024/10/03 - 01:03
Osasunak nagusitasunez menderatu du Zaragoza (0-5), eta Erregina Kopako hirugarren kanporaketarako sailkatu da
Maria Hercek eta Salinasek, lehen zatian, eta Guallarrek, Yiyik eta Josunek, bigarrenean, Josu Dominguezek entrenatzen duen taldearen golak egin dituzte; gorritxoek garaipen oso argia eskuratu dute.
2024/09/29 - 01:59
Catena: ''Partida ona izan da gaurkoa, aurre egiten asmatu dugu''
Alejandro Catena Osasunako jokalariak Bartzelonaren aurkako partida eta gorritxoen garaipena (4-2) baloratu ditu. Taldea ondo dagoela esan du, eta, golak jaso arren, ondo defendatzen duela.
2024/09/29 - 01:09
Osasunak Bartzelona menderatu du etxean (4-2), partida bizi batean
Gorritxoek hiru puntuak eskuratu dituzte etxean, Bartzelona garaituta. Budimirrek bi gol sartu ditu, horietako bat penaltiz, eta Bryan Zaragozak eta Bretonesek egin dituzte gorritxoen beste biak.
2024/09/27 - 18:07
Vicente Moreno: ''Gure aukeretan sinesten dut''
Gorritxoek liga hasi denetik partidarik galdu ez duen talde bat jasoko dute: Bartzelona. Vicente Morenok 23 jokalari deitu ditu, eta Moncayola kanpoan gelditu da, Valentziaren aurka min hartu baitzuen. Entrenatzaile valentziarrak uste du badutela irabazteko aukerarik.
2024/09/25 - 01:21
Vicente Moreno: ''Partida irabazteko aukerak ikusten genituen azken txanpan''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak ontzat eman du taldeak Mestallan lortutako puntua, etxetik kanpo denboraldi honetan lortutako lehenengoa, Sadarretik urrun jokatutako hiru partiden ostean.
2024/09/24 - 23:11
Osasunak berdindu egin du Mestallan, 0-0, Valentzia aurkari, eta etxetik kanpo lortutako lehen puntua eskuratu
Vicente Morenoren taldea sendo aritu da atzealdean, eta erantzun ona eman dio sailkapenean estu dabilen Valentziari. Horrenbestez, zazpi jardunaldi jokatuta, Osasunak, daogeneko, hamaika puntu ditu.
2024/09/23 - 16:17
Moreno: ''Valentziaren aurka emaitza ona lortu nahi dugu bolada onean jarraitzeko''
Vicente Moreno Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde gorritxoak Valentziaren aurka Mestallan irailaren 24an jokatuko duen EA Sports ligako 7. jardunaldiko partidari buruz.
2024/09/21 - 20:44
Oroz: ''Ez da izan gure partidarik hoberena, baina talde bezala sufritu dugu''
Aimar Oroz Osasunako jokalariak EA Sports Ligako 6. jardunaldian Las Palmasen aurka lortutako garaipenaz (2-1) hitz egin du. Ez dela taldearen partida onena izan onartu du, baina pozik agertu da zaleen aurrean irabazi dutelako.
2024/09/21 - 20:21
Osasunak indartsu jarraitzen du Sadarren, eta 2-1 garaitu du Las Palmas
Ez da gorritxoen partidarik onena izan, baina Budimirrek, penaltiz, eta Aimar Orozek sartutako golek hiru puntuak eskuratzeko balio izan diete.
2024/09/20 - 17:24
Vicente Moreno: ''Ligan etxeko talderik onena izateko aukera dugu''
Gorritxoek Las Palmas jasoko dute Sadarren. Etxean sendo ari dira nafarrak. Hori dela eta, Vicente Morenok zaleek ematen dieten indarra baliatu nahi du 3 puntuak poltsikoratzeko.
2024/09/17 - 02:02
Lucas Torro: ''1-1ekoaren ostean, taldea ia-ia apurtu egin da''
Osasunako erdilariak, Nafarroako taldeak Vallecasen jokatutako partidaren ostean, onartu egin du Iñigo Perezen taldearen berdinketaren golak min handia egin diela gorritxoei; Muminen egin du gol hori, 50. minutuan.