Osasuna
2024/12/02 - 11:01
Sevilla-Osasuna neurketa, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Gorritxoek Sanchez Pizjuanen jokatuko dute Andaluziako taldearen contra, gaur, 21:00etan. Norgehiagoka zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/11/26 - 16:59
Aitor Fernandez, Osasunarekin 2027ra arte berrituta: ''Pozik nago eta behar denean prest egoteko ilusioa dut''
Atezainak bi urtez luzatu du Osasunarekin lotzen duen kontratua, alegia, 2027ra arte. Asteartean esan duenez, nabaritzen du "oso baloratuta" sentitzen dela Nafarroako taldean, bai taldekideen aldetik baita klubaren aldetik ere.
2024/11/25 - 16:23
Aitor Fernandez Osasunaren atezainak kontratua berritu du 2027ra arte
Jokalari gipuzkoarrak hiru denboraldi daramatza Nafarroako taldean. Ligan, 14 milioi euroko etete klausula izango du.
2024/11/24 - 18:25
Moncayola: ''Bi puntu galdu ditugula sentitzen dugu''
Jon Moncayola Osasunako jokalariak Vila-realen aurka EA Sports Ligako 14. jardunaldian lortutako berdinketa (2-2) baloratu du. Hiru puntuak merezi zituztela baina horrelakoetan puntuarekin konformatu behar dela esan du.
2024/11/24 - 17:26
Luzapenean egindako penalti batek puntu bakarrarekin utzi du Osasuna Vila-realen aurka (2-2)
Vila-realek 2-0ekoa berdindu du Osasunaren aurka Gerard Morenok luzapenean gauzatutako penalti bati esker. Bludimirrek egin ditu gorritxoen bi golak.
2024/11/22 - 15:25
Vicente Moreno: ''Oso eskertuta nago Osasunarekin''
Osasunak Vila-real, Ligako laugarren sailkatua, izango du aurrean igande honetan. Sadarreko norgehiagoka horretan itzuliko da aulkira Vicente Moreno, bi partidako zigorra izan ostean. Entrenatzaile gorritxoak agerraldia egin du gaur, lehen aldiz, Valentziako uholdeen ostean.
2024/11/21 - 15:12
Sabalza: ''Nire lana Osasuna altxatzea izan da; Sadar eraberritzea eta Taxoare proiektua dira nire zadarriak''
Luis Sabalza Osasunaren presidenteak EITB Mediarekin hitz egin du kluba zuzentzen eman dituen hamar urteei buruz. Gizonezkoen lehen taldearen egungo egoerari buruz mintzatu da, eta kluba nola dagoen zehaztu digu. Gaineratu du baduela amets bat: Osasunak titulu bat bereganatzea.
2024/11/09 - 18:35
Osasunak gol zaparrada jaso du Bernabeun, partida kaskarra eginda (4-0)
Bartzelonarekin eta Milanekin galdu arren, Real Madrilek ez du arazo handirik izan gorritxoen aurrean garaipen erosoa lortzeko.
2024/11/09 - 18:16
Dani Pendin: ''Oso minduta gaude''
Osasunako bigarren entrenatzaileak, bere taldeak Real Madrilen aurka 4-0 galdu ondoren, "oso minduta" daudela esan du, "jota zegoen aurkari baten aurkako partida aprobetxatzeko aukera" alferrik galdu baitute.
2024/11/08 - 19:15
Dani Pendin: ''Ez gara Real Madrilen egoeraz fidatzen, 42 partida zeramatzan Ligan galdu gabe''
Osasunako bigarren entrenatzaileak larunbat honetan aurkari izango duen Real Madrilen egoera aztertu du. Talde zuriak etxean azken bi partidak galdu dituen arren, Pendin ez da fio, 42 norgehiagoka zeramatzalako Ligan galdu gabe.
2024/11/07 - 14:12
Osasunak ezin izan du irabazi Levante Badalonaren aurka (0-3), eta Erregina Kopatik kanpo gelditu da
Kataluniako taldeak Taxoaren hartu du mendean Nafarroako taldea, asteazkenean, hirugarren kanporaketan eta, horrenbestez, Josu Dominguezenak ez dira izango final zortzirenetako zozketan.
2024/11/07 - 13:34
Osasuna-Levante Badalona partidaren laburpena eta golak
Osasuna 2024-25 denboraldiko Erregina Kopatik kanpo gelditu da, Levante Badalonaren kontra Taxoaren 0-3 galdu baitu. Neurketaren laburpena, hemen.
2024/11/06 - 13:20
Kike Barja ''pozik'' agertu da 246 egunen ostean Osasunarekin Kopako partidan berragertu baita
Osasunak 0-5eko emaitzarekin menderatu du Chiclana Errege Kopako lehen kanporaketan. Garaipenaz gain, talde gorritxoan Kike Barjaren berragerpena izan da albiste ona. Barjak belauna apurtu zuen duela 246 egun, eta ordutik jokatu gabe egon da.
2024/11/06 - 11:04
Osasunak garaipen argia lortu du Chiclanan (0-5), eta Errege Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu da
Raul Garciak bi gol sartu ditu, eta Iker Benitok, Jose Arnaizek eta Moi Gomezek bana. Osasunak bigarren zatian egin ditu bost golak; atsedenaldian, emaitza 0-0ekoa zen.
2024/11/06 - 10:39
Chiclana-Osasuna (0-5) partidaren laburpena eta golak
Osasuna 2024-25 denboraldiko Errege Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu da, Chiclana 0-5 mendean hartuta. Raul Garciak bi gol sartu ditu, eta Iker Benitok, Jose Arnaizek eta Moi Gomezek bana.
2024/11/04 - 21:12
Dani Pendin: ''Vicente Morenok askatasun oso handia ematen digu''
Osasunaren bigarren entrenatzaileak nabarmendu du, prentsaurrekoan, Chiclanaren aurkako Errege Kopako kanporaketaren garrantzia. Vicente Moreno entrenatzailea Valentzian da.
2024/11/02 - 18:08
Dani Pendin: ''Valentziako kaltetu guztiei eta Vicente Morenori eskaintzen diegu garaipena''
Osasunak Valladoliden aurkako partida irabazi ostean, Dani Pendin gorritxoen bigarren entrenatzaileak elkartasun mezua igorri die Valentziako hondamendian kaltetutako pertsona guztiei, eta Vicente Moreno "oso nekatuta eta hunkituta" dagoela adierazi du.
2024/11/02 - 17:11
Budimirrek penaltiz egindako golak garaipena eman dio Osasunari Valladoliden aurka (1-0)
Aurrelari kroaziarrak "Fuerza Valencia" leloa zuen kamiseta atera du gola ospatzeko, Espainiako ekialdeko uholdeetako kaltedunen omenez.
2024/11/01 - 16:40
Vicente Moreno, oso hunkituta: ''Inor ez da Valentziako egoeraz kontziente''
Osasunak, larunbatean, Sadarren, Valladoliden aurka jokatuko du; bezperan, talde gorritxoaren entrenatzaileak gogora ekarri ditu, modu hunkigarrian, goialdeko borraskak eragindako hildakoak, bereziki Valentziakoak, bera bertakoa baita.
2024/10/28 - 00:41
Lucas Torro: ''Gaurko garaipenak konfiantza ematen digu etxetik kanpo jokatzen dugunean horrela jarraitzeko''
Osasunari Realaren aurka garaipena eman dion goletako baten egileak adierazi duenez, garaipen horrek gorritxoen etxetik kanpoko bolada txarra eten du, eta kanpoko zelaietan puntuak batzen jarraitzeko konfiantza ematen die.