Osasuna
2024/12/05 - 22:19
Osasunak irauli egin du Ceutaren aurkako kanporaketa (2-3), eta Errege Kopako final hamaseirenetan da
Nafarroako taldea 2-0 ari zen galtzen 84. minutuan, baina, neurketako azken txanpan, Budimirrek 2-1ekoa sartu du, Raul Garcia de Harok 2-2koa egin du, eta, luzapenean, Ceutako jokalari batek bere atean sartu du Osasunaren hirugarrena.
2024/12/04 - 20:45
Bryan Zaragozari ebakuntza egingo diote eskuin oineko bosgarren metatartsianoan haustura tratatzeko
Osasunak ez du zehaztu zenbat denbora egongo den zelaietatik kanpo, baina epe hori bi eta hiru hilabete artekoa izan daiteke.
2024/12/04 - 18:45
Vicente Moreno: ''Partida zaila izango da biharkoa''
Osasunaren entrenatzaileak adierazpenak egin ditu Alfonso Murube Udal Estadioan Ceutaren aurka jokatuko den Errege Kopako bigarren kanporaketako partidaren inguruan.
2024/12/03 - 13:39
Bryan Zaragozak haustura dauka eskuin oineko bosgarren metatartsoan
Osasunako jokalariak astelehenean Sevillaren aurka jokatutako Ligako partidan hartu zuen min.
2024/12/03 - 01:22
Puntu ona lortu du Osasunak Sevillaren etxean (1-1)
Bi golak bigarren zatian izan dira, hiru minutuko tartean. Osasunak Europako postuetako lehian jarraitzen du.
2024/12/03 - 00:34
Aimar Oroz: ''Puntua ona da, partida nola joan den ikusita''
Osasunak bana egin du Sevillaren aurka, EA Sports Ligako 15. jardunaldiko partidan. Gorritxoen gola Budimirrek egin du.
2024/12/02 - 11:01
Sevilla-Osasuna neurketa, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Gorritxoek Sanchez Pizjuanen jokatuko dute Andaluziako taldearen contra, gaur, 21:00etan. Norgehiagoka zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/11/26 - 16:59
Aitor Fernandez, Osasunarekin 2027ra arte berrituta: ''Pozik nago eta behar denean prest egoteko ilusioa dut''
Atezainak bi urtez luzatu du Osasunarekin lotzen duen kontratua, alegia, 2027ra arte. Asteartean esan duenez, nabaritzen du "oso baloratuta" sentitzen dela Nafarroako taldean, bai taldekideen aldetik baita klubaren aldetik ere.
2024/11/25 - 16:23
Aitor Fernandez Osasunaren atezainak kontratua berritu du 2027ra arte
Jokalari gipuzkoarrak hiru denboraldi daramatza Nafarroako taldean. Ligan, 14 milioi euroko etete klausula izango du.
2024/11/24 - 18:25
Moncayola: ''Bi puntu galdu ditugula sentitzen dugu''
Jon Moncayola Osasunako jokalariak Vila-realen aurka EA Sports Ligako 14. jardunaldian lortutako berdinketa (2-2) baloratu du. Hiru puntuak merezi zituztela baina horrelakoetan puntuarekin konformatu behar dela esan du.
2024/11/24 - 17:26
Luzapenean egindako penalti batek puntu bakarrarekin utzi du Osasuna Vila-realen aurka (2-2)
Vila-realek 2-0ekoa berdindu du Osasunaren aurka Gerard Morenok luzapenean gauzatutako penalti bati esker. Bludimirrek egin ditu gorritxoen bi golak.
2024/11/22 - 15:25
Vicente Moreno: ''Oso eskertuta nago Osasunarekin''
Osasunak Vila-real, Ligako laugarren sailkatua, izango du aurrean igande honetan. Sadarreko norgehiagoka horretan itzuliko da aulkira Vicente Moreno, bi partidako zigorra izan ostean. Entrenatzaile gorritxoak agerraldia egin du gaur, lehen aldiz, Valentziako uholdeen ostean.
2024/11/21 - 15:12
Sabalza: ''Nire lana Osasuna altxatzea izan da; Sadar eraberritzea eta Taxoare proiektua dira nire zadarriak''
Luis Sabalza Osasunaren presidenteak EITB Mediarekin hitz egin du kluba zuzentzen eman dituen hamar urteei buruz. Gizonezkoen lehen taldearen egungo egoerari buruz mintzatu da, eta kluba nola dagoen zehaztu digu. Gaineratu du baduela amets bat: Osasunak titulu bat bereganatzea.
2024/11/09 - 18:35
Osasunak gol zaparrada jaso du Bernabeun, partida kaskarra eginda (4-0)
Bartzelonarekin eta Milanekin galdu arren, Real Madrilek ez du arazo handirik izan gorritxoen aurrean garaipen erosoa lortzeko.
2024/11/09 - 18:16
Dani Pendin: ''Oso minduta gaude''
Osasunako bigarren entrenatzaileak, bere taldeak Real Madrilen aurka 4-0 galdu ondoren, "oso minduta" daudela esan du, "jota zegoen aurkari baten aurkako partida aprobetxatzeko aukera" alferrik galdu baitute.
2024/11/08 - 19:15
Dani Pendin: ''Ez gara Real Madrilen egoeraz fidatzen, 42 partida zeramatzan Ligan galdu gabe''
Osasunako bigarren entrenatzaileak larunbat honetan aurkari izango duen Real Madrilen egoera aztertu du. Talde zuriak etxean azken bi partidak galdu dituen arren, Pendin ez da fio, 42 norgehiagoka zeramatzalako Ligan galdu gabe.
2024/11/07 - 14:12
Osasunak ezin izan du irabazi Levante Badalonaren aurka (0-3), eta Erregina Kopatik kanpo gelditu da
Kataluniako taldeak Taxoaren hartu du mendean Nafarroako taldea, asteazkenean, hirugarren kanporaketan eta, horrenbestez, Josu Dominguezenak ez dira izango final zortzirenetako zozketan.
2024/11/07 - 13:34
Osasuna-Levante Badalona partidaren laburpena eta golak
Osasuna 2024-25 denboraldiko Erregina Kopatik kanpo gelditu da, Levante Badalonaren kontra Taxoaren 0-3 galdu baitu. Neurketaren laburpena, hemen.
2024/11/06 - 13:20
Kike Barja ''pozik'' agertu da 246 egunen ostean Osasunarekin Kopako partidan berragertu baita
Osasunak 0-5eko emaitzarekin menderatu du Chiclana Errege Kopako lehen kanporaketan. Garaipenaz gain, talde gorritxoan Kike Barjaren berragerpena izan da albiste ona. Barjak belauna apurtu zuen duela 246 egun, eta ordutik jokatu gabe egon da.
2024/11/06 - 11:04
Osasunak garaipen argia lortu du Chiclanan (0-5), eta Errege Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu da
Raul Garciak bi gol sartu ditu, eta Iker Benitok, Jose Arnaizek eta Moi Gomezek bana. Osasunak bigarren zatian egin ditu bost golak; atsedenaldian, emaitza 0-0ekoa zen.