Osasuna
2024/12/30 - 14:13
Osasunak zaleen babesa jaso du Taxoaren egindako entrenamenduan
Osasunaren gizonezkoen lehen taldea ateak irekita egin du lansaioa Taxoaren. Ehunka zale bertaratu dira, taldeari babesa emateko. Amaieran, jokalariek autografoak sinatu dituzte.
2024/12/21 - 22:11
Sergio Herrera: ''Ez dugu asmatzen, baina konbentzituta gaude hiru puntuak bereganatzeko gai izango garela''
Sergio Herrera etsita agertu da, markagailuan aurretik jarri arren, Osasunak ezin izan duelako Athletic menderatu, Sadarren. Hala ere, azpimarratu du gorritxoak bolada txarrari amaiera emateko gai izango direla, hurrengo partidak irabazita.
2024/12/20 - 16:46
Vicente Moreno: ''Garaipenaz gozatzeko izango ditugun egun horiek imajinatzen ditut''
Urteko azken derbian, laugarren sailkatua eta zortzigarrena izango ditugu aurrez aurre. Vicente Morenok hiru puntuekin amaitu nahi du urtea.
2024/12/19 - 12:16
Luis Sabalza, Osasunaren presidentea: ''Aurreko denboraldian baino sailkapen hobea lortzea ametsa litzateke''
Osasuna futbol taldeak urte amaierako otordua egin du, eta, besteak beste, urte berrirako helburuen inguruan hitz egin du Luis Sabalza taldearen presidenteak. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/12/14 - 17:33
Vicente Moreno: ''Puntu bat lortu dugu, baina ez nago pozik, partida irabazi nahi genuen''
Osasunak eta Espanyolek hutsean berdindu dute Espanyolen etxean jokatutako EA Sports Ligako 17. jardunaldiko partida. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/12/14 - 17:30
Osasunak berdinketa lortu du Espanyolen etxean (0-0), eta sailkapeneko goialdean sendo jarraitzen du
Nafarroako taldeak puntu bat lortu du RCDE Stadium futbol zelaian, Bartzelonan, gol aukera gutxi izan diren neurketa batean; Sergio Herrerak geldiketa oso ona egin du 78. minutuan, eta hori gakoa izan da berdinketa ziurtatzeko.
2024/12/13 - 17:08
Vicente Moreno: ''Irabazteko beharra eta borondatea dago''
Osasunako entrenatzaileak adierazi duenez, lortutako puntu kopurua "motz geratu da" orain arte jokatutako jardunaldietan egindako lanari eta ikusitako futbolari erreparatuz gero.
2024/12/08 - 22:20
Ruben Garcia: ''Gehiago egin ahal izan dugula sentitzen dugu''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Osasunak bina egin du Alavesekin, Sadarren jokatutako derbian.
2024/12/07 - 15:23
Vicente Moreno: ''Festa irabazi nahi dugu''
Osasunako entrenatzaileak "festa" irabazi nahi duela adierazi du, Alavesen aurkako derbiari erreferentzia eginez. Morenok ez du uste Luis Garcia Plaza kaleratu ostean talde babazorroak ezustean harrapatuko dituenik. "Denok ezagutzen dugu elkar, eta informazioa dugu", esan du.
2024/12/05 - 23:57
Ceuta-Osasuna Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (2-3)
Osasuna Errege Kopako final hamaseirenetarako sailkatu da; izan ere, bigarren kanporaketan, Ceuta menderatu du, markagailua iraulita. Budimirrek eta Raul Garciak egin dituzte Nafarroako taldearen lehen bi golak, eta Ceutako jokalari batek bere atean sartu du hirugarrena.
2024/12/05 - 22:19
Osasunak irauli egin du Ceutaren aurkako kanporaketa (2-3), eta Errege Kopako final hamaseirenetan da
Nafarroako taldea 2-0 ari zen galtzen 84. minutuan, baina, neurketako azken txanpan, Budimirrek 2-1ekoa sartu du, Raul Garcia de Harok 2-2koa egin du, eta, luzapenean, Ceutako jokalari batek bere atean sartu du Osasunaren hirugarrena.
2024/12/04 - 20:45
Bryan Zaragozari ebakuntza egingo diote eskuin oineko bosgarren metatartsianoan haustura tratatzeko
Osasunak ez du zehaztu zenbat denbora egongo den zelaietatik kanpo, baina epe hori bi eta hiru hilabete artekoa izan daiteke.
2024/12/04 - 18:45
Vicente Moreno: ''Partida zaila izango da biharkoa''
Osasunaren entrenatzaileak adierazpenak egin ditu Alfonso Murube Udal Estadioan Ceutaren aurka jokatuko den Errege Kopako bigarren kanporaketako partidaren inguruan.
2024/12/03 - 13:39
Bryan Zaragozak haustura dauka eskuin oineko bosgarren metatartsoan
Osasunako jokalariak astelehenean Sevillaren aurka jokatutako Ligako partidan hartu zuen min.
2024/12/03 - 01:22
Puntu ona lortu du Osasunak Sevillaren etxean (1-1)
Bi golak bigarren zatian izan dira, hiru minutuko tartean. Osasunak Europako postuetako lehian jarraitzen du.
2024/12/03 - 00:34
Aimar Oroz: ''Puntua ona da, partida nola joan den ikusita''
Osasunak bana egin du Sevillaren aurka, EA Sports Ligako 15. jardunaldiko partidan. Gorritxoen gola Budimirrek egin du.
2024/12/02 - 11:01
Sevilla-Osasuna neurketa, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Gorritxoek Sanchez Pizjuanen jokatuko dute Andaluziako taldearen contra, gaur, 21:00etan. Norgehiagoka zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/11/26 - 16:59
Aitor Fernandez, Osasunarekin 2027ra arte berrituta: ''Pozik nago eta behar denean prest egoteko ilusioa dut''
Atezainak bi urtez luzatu du Osasunarekin lotzen duen kontratua, alegia, 2027ra arte. Asteartean esan duenez, nabaritzen du "oso baloratuta" sentitzen dela Nafarroako taldean, bai taldekideen aldetik baita klubaren aldetik ere.
2024/11/25 - 16:23
Aitor Fernandez Osasunaren atezainak kontratua berritu du 2027ra arte
Jokalari gipuzkoarrak hiru denboraldi daramatza Nafarroako taldean. Ligan, 14 milioi euroko etete klausula izango du.
2024/11/24 - 18:25
Moncayola: ''Bi puntu galdu ditugula sentitzen dugu''
Jon Moncayola Osasunako jokalariak Vila-realen aurka EA Sports Ligako 14. jardunaldian lortutako berdinketa (2-2) baloratu du. Hiru puntuak merezi zituztela baina horrelakoetan puntuarekin konformatu behar dela esan du.