Osasuna
2025/04/08 - 01:18
Garaipenak ihes egin dio Osasunari azken minutuetan (1-1)
86. minutuan adierazitako penalti argi batek mailari eusteko bidean aurrerapausoa ematea galarazi dio nafar taldeari.
2025/04/05 - 16:46
Vicente Moreno, bere etorkizunari buruz: ''Garrantzitsuena Osasunak mailari eustea da''
Osasunak Leganesen aurka jokatuko du astelehenean, Butarquen. Partida horren atarian, Vicente Morenok agerraldia egin du komunikabideen aurrean. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2025/03/30 - 23:47
Aitor Fernandez: ''San Mamesera etortzea eta horrelako partida bat egitea oso positiboa da''
Aitor Fernandez Osasunako atezainak Athleticen aurka lortutako berdinketaz (0-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko derbian.
2025/03/29 - 16:19
Moreno: ''Aurrekoa ahaztu eta irabazten saiatu behar dugu''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 29. jardunaldian Athleticen aurka San Mamesen jokatuko duten derbiaz hitz egin du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2025/03/28 - 16:06
Osasunak helegitea aurkeztuko du Bartzelonaren aurkako partidan, Iñigo Martinez zelairatzeagatik
Osasunak helegitea aurkeztu ala ez aztertu du azken orduetan, erdiko atzelariak Espainiako selekzioarekin ez joateagatik eta talde gorritxoaren aurka 5 egun baino gutxiagoko epean jokatzeagatik araua bete ez duelako.
2025/03/28 - 01:06
Moreno: ''Bartzelonaren aurka zerbait ateratzeko oso partida ona egin behar duzu''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partida atzeratuan Bartzelonaren aurka jasotako porrotaz (3-0) hitz egin du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2025/03/28 - 00:01
Osasunak ezin izan du Bartzelona geldiarazi (3-0)
Ferranek, Olmok, penaltiz, eta Lewandowskik sartu dituzte Kataluniako taldearen golak, gorritxoak defendatzeko aukera baino ez dutelarik izan aurkarien nagusitasun argiaren aurrean.
2025/03/26 - 17:14
Vicente Moreno: ''Helburua ahalik eta lasterren gauzatzea da gure nahia''
Ostegunean, Lluis Companys Olinpiar Estadioan, Osasunak Bartzelonaren aurka jokatuko du, alegia, EA Sports Ligako 27. jardunaldian atzeratu zen partida. Neurketaren aurreko egunean, Vicente Moreno entrenatzaileak zehaztu du nola egingo dion aurre Osasunak norgehiagokari.
2025/03/17 - 21:02
Bryan Zaragozak Espainiako selekzioaren kontzentrazioa utzi du, arazo fisikoen ondorioz
Osasunako jokalariak arazo muskularrak izan zituen Osasunak eta Getafek igandean jokatutako partidan (Sadar), eta zelaia utzi behar izan zuen.
2025/03/17 - 13:00
Atzeratutako Bartzelona-Osasuna partida martxoaren 27an jokatuko da
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Epaileak erabaki du martxoaren 8an Miñarro Barçaren medikuaren heriotzarengatik atzeratu zen EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partida, martxoaren 27an, ostegunean, jokatuko dela.
2025/03/16 - 22:16
Moreno: ''Denbora gutxian partida joan zaigu''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak Getaferen aurka jasotako porrotaz (1-2) hitz egin du, Sadarren jokatutako EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan (adierazpenak gaztelaniaz).
2025/03/16 - 21:32
Terratsen bi golek saririk gabe utzi du Osasuna Sadarren (1-2)
Budimirrek penaltiz gorritxoak aurreratu dituen arren, jokalari katalanak bi gol sartu ditu partida iraultzeko eta Madrilgo taldeari garaipena emateko.
2025/03/15 - 15:25
Vicente Moreno: ''Guk plus bat dugu, Sadar, eta irabazteko partida da biharkoa''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak adierazi du Getaferen aurkako norgehiagoka "irabazteko" partida dela. "Guk plus bat dugu, Sadar, eta denok batera jokatu behar dugu, irabazteko aukerak areagotuko baititugu", esan du.
2025/03/09 - 16:08
Luis Sabalza: ''Data Bartzelonaren lehiaketa egutegiak aginduko du''
Oraindik ez dago argi Bartzelona-Osasuna partida noiz jokatuko den. Partida atzeratzea erabaki zuten larunbatean, Bartzelonako medikua bat-batean hil baitzen.
2025/03/09 - 15:33
Bartzelona-Osasuna partida atzeratu dute, talde blaugranaren medikua bat-batean hil baita
Partida hasteko ordubete eskas falta zenean jaso dute Carles Miñarro medikuaren ezusteko heriotzaren berri, eta Bartzelonako jokalariek neurketa atzeratzeko eskatu dute.
2025/03/09 - 15:18
Noiz jokatuko da larunbat honetan atzeratutako Bartzelona-Osasuna partida?
Egutegiak aukera gutxi ematen ditu, are gehiago Bartzelona Liga, Kopa eta Txapeldunen Liga lehiatzen ari dela kontuan izanda.
2025/03/07 - 17:35
Vicente Moreno: ''Zaila izango da, baina partida jokatu aurretik ez nuke berdinketa ontzat emango''
Osasunak Bartzelona liderraren aurka jokatuko du larunbatean, Montjuicen (21:00). Honatx Vicente Morenoren adierazpenak, partidaren atarikoan. (Jatorrizkoa, gazteleraz)
2025/03/04 - 21:52
Aimar Oroz lesionatu da eta ezin izango du jokatu Osasunak Bartzelonari egingo dion bisitan
Arazuriko jokalariak min hartu zuen, igandean, Valentziaren aurka, Sadarren, ezker hankako bizeps femoralean; gutxienez hamar egun egongo da bajan, eta, beraz, zalantza da Osasuna-Getafe partidarako osatuko ote den.
2025/03/04 - 00:48
Ante Budimir, 58 gol sartuta, Osasunak Lehen Mailan izandako golegilerik onena da
Nafarroako taldeko aurrelari kroaziarrak Valentziaren aurka gola sartu zuen, igandean, penaltiz, eta, horrenbestez, Osasunako marka historikoa gainditu zuen; duela bi aste berdindu zuen Budimirrek Sabino Andoneguik zuen errekorra.
2025/03/03 - 00:58
Bretones: ''Lehen zatian lan ona egin dugu; bigarrenean, guztiz kontrakoa''
Abel Bretones Osasunako jokalariak Valentziaren aurka lortutako berdinketari buruz hitz egin du (3-3) EA Sports Ligako 26. jardunaldian.