Osasuna
Errege Kopako Ebro vs Osasuna kanporaketako laburpena eta golak (3-5)
Osasunak Ebro kanporatu du, txapelketako bigarren kanporaketan, eta final zortzirenetarako sailkatu da. Raul Garcia de Harok bi gol sartu ditu, eta Moi Gomezek, Sheraldo Beckerrek eta Victor Muñozek, bana.
Osasunak Ebro menderatu du (3-5), kanporaketa bizi-bizian, eta Errege Kopako final hamaseirenetan da
Aragoiko taldeak hartu du aurrea, lehen zatiko azken jokaldian, baina, bigarren zatian, Osasunak, Raul Garciak sartutako bi golen eta Moi Gomezek, Beckerrek eta Victor Muñozek ere sartutako hiruren bidez, garaipena eskuratu du.
Kamerunek Enzo Boyomo deitu du Afrikako Kopa jokatzeko
Horrela, Osasunak ez du Boyomo eskuragarri izanen gutxienez Alavesen aurkako partidan, abenduaren 20an. Afrikako Kopa Marokon jokatuko da abenduaren 21etik urtarrilaren 18ra arte.
Lisci: ''Moncayolak eta Aimar Orozek ez dute Ebroren aurkako neurketa jokatuko, arriskurik ez hartzeko''
Kopako aurkariari buruz, Osasunako entrenatzaileak esan du "talde oso lehiakorra" dela, "oso futbolari onekin". "Oso serio hartu behar dugu, talde fisikoa eta geldikako baloietan ona delako. Ez zaude sekula eroso horrelako taldeen aurka", ohartarazi du.
Osasunak puntu bat eskuratu du Mallorcan neurketaren amaieran (2-2)
Boyomok 92. minutuan egindako golari esker, puntu bat urratu dute gorritxoek Mallorcan (2-2), eta Alessio Lisciren taldea aldapan gora jarri zaion partida bati buelta emateko gai izan da, etxekoek bi goleko aldea izan baitute bigarren zatiaren hasieran.
Lisci: "Partida garrantzitsua da, eta dena eman behar dugu zelaian"
Osasunak Jagoba Arrasateren Mallorcaren aurka jokatuko du larunbat honetan. Alessio Liscik sailkapenetik eta etxetik kanpoko dinamika txarretik "isolatuta" ekin nahi dio partidari.
Osasunaren batzarrak 86 milioiko aurrekontua onartu du 2025-2026 denboraldirako
Moncayola: ''Ez dakit zer gertatzen den bigarren zatietan, baina gauzak aldatu behar ditugu''
Lisci: ''Kabroiagoak izan behar dugu zelai barruan, barrabasagoak''
Ebro-Osasuna Kopako partida egun bat aurreratu dute, abenduaren 2ra