Osasuna
2025/09/26 - 00:52
''Elxek proposatzen zizkigun egoerei aurre egiten jakin dugu; sentsazioak hobeak dira partida bakoitzeko''
Elxek puntu baliotsua lortu du Osasunaren aurka (1-1) partidaren azken minutuetan, Osasunari garaipena lapurtuz. Taldekideek, zapore mingotsa izan arren, sentsazio onekin amaitu dute, Victor Muñozen eta Iñigo Benitoren esanetan.
2025/09/25 - 23:48
Zapore mingotsa Sadarren, Elxek berdinketaren gola luzapenean sartu ondoren (1-1)
Victor Muñozen gol batek aurretik jarri ditu gorritxoak lehen zatian, nafarrek aukera gehiago izan ondoren. Atsedenaldiaren ondotik, ordea, Alcanteko taldeak aurrerapausoa eman du eta luzapenean lortu du saria.
2025/09/24 - 16:44
Alessio Lisci, Elxen kontrako partidaz: ''Partidaz partida aurrera egiten duen Osasuna ikusi nahi dut''
Alessio Lisci Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du gaur Ligako Elxen kontrako partidaz hitz egiteko. Taldearen bertsio onena ikusi nahi duela esan du.
2025/09/20 - 23:00
Osasunak ezin izan du Vila-real menderatu (2-1), 40. minututik bat gutxiagorekin aritu baita
Epaileak Rosier kanporatu du, eta Budimirrek, lehen zatian, penaltiz, Osasunaren gola sartu du; bigarrenean, Vila-realek hiru puntuak lortu ditu, Mikautadzek eta Gueyek egindako golei esker.
2025/09/19 - 16:50
Lisci: ''Ditugun jokalariekin, ahalik eta partidarik onena egin behar dugu Vila-realen''
Osasunako entrenatzaileak partida gogorra aurreikusten du Vila-realen aurka. Lesioak egoera baldintzatzen duten arren, taldean jokalari "oso onak" dituela nabarmendu du.
2025/09/16 - 19:46
Aimar Orozek lesioa du ezker oinean
Erdilari nafarrari erresonantzia magnetikoa egin diote Nafarroako Unibertsitate Klinikan, Rayo Vallecanoren aurkako partida arazoekin amaitu ostean.
2025/09/15 - 00:07
Iker Benito: ''Ametsetan ere ez nuen imajinatzen nire lehen gola lehen mailan Sadarren sartuko nuela''
Osasuna 2-0 irabazi dio Rayo Vallecanori Sadarren. Iker Benito pozarren agertu da garaipenagatik eta bere lehen gola sartu duelako Lehen Mailan.
2025/09/14 - 23:15
Osasuna sendo batek Rayo garaitu du Sadarren (2-0)
Raul Garciak ireki du markagailua, lehen zatian, eta Iker Benitok sartu du bigarrena, partidaren azken txanpan. Horrela, gorritxoek bigarren garaipena lortu dute etxean.
2025/09/13 - 19:07
Alessio Lisci: ''Rayo gustatzen zait, Iñigo lan bikaina egiten ari dela iruditzen zait''
Osasunak Rayo hartuko du igandean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan.
2025/09/11 - 17:39
Becker aurkeztu dute gorritxo gisa
Osasunak Sheraldo Becker aurkeztu du Sadarren. Dagoeneko taldearekin entrenatu da, eta prest dago Rayoren aurka jolastu ahal izateko.
2025/09/10 - 17:04
Luis Sabalza, gogotsu agintaldi berrirako
Abuztuan Luis Sabalza Osasunako presidente izendatu zuten laugarren aldiz. Modu horretan, 2029 arte klub gorritxoaren agintari nagusia izango da. Zangozarrak ez du oposiziorik izan eta, beraz, ez da asteburu honetan hauteskunderik izango Sadarren.
2025/09/08 - 18:10
Alessio Lisci, lehen hiru partidak jokatuta: ''Nire ustez, gutxienez lau puntu merezi izan ditugu''
Osasunaren entrenatzaileak talde gorritxoak 2025-26 denboraldiko EA Sports Ligan izan duen hasiera izan du aztergai, EITBrekin. Liscik, halaber, nabarmendu du erronka "egunez egun hobetzea" dela, eta oso gustura dagoela klubean eta Iruñean.
2025/09/01 - 00:18
Oroz: ''Gaizki hasi gara, baina aukerak izan ditugu''
Aimar Oroz Osasunako jokalariak Espanyolen aurka jasandako porrotaz (1-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 3. jardunaldian.
2025/08/31 - 23:32
Osasunak ezin izan dio buelta eman Romeroren golari (1-0)
Partida parekatua izan da, eta Kataluniako taldearen alde egin du, Romeroren golari esker.
2025/08/30 - 16:39
Lisci: ''Kanpoko partidetan hobeto egin behar dugu, eta horretan gabiltza''
Osasunak Espanyoli egingo dio bisita igandean, EA Sports Ligako hirugarren jardunaldiko partidan.
2025/08/29 - 18:17
Luis Sabalza: ''Boyomo gurekin geldituko dela uste dut''
Xabierko gazteluan izan dira Osasuna taldeko kideak eta zuzendaritzakoak. Luis Sabalza presidentea ere izan da bertan, eta aurtengo denboraldiaz eta fitxaketen inguruan hitz egin du.
2025/08/24 - 21:55
Moi Gomez: ''2-3 gol gehiago egiteko aukerak izan ditugu''
Osasunak denboraldiko lehenengo garaipena lortu du Ligan, Sadarren Valentzia 1-0 garaituta.
2025/08/24 - 21:22
Budimirrek denboraldiko lehen garaipena eman dio Osasunari, Sadarren (1-0)
Alessio Lisciren taldea nagusi izan da lehen zatian. Budimirrek gola sartu du partidaren hasieran, eta epaileak Gaya kanporatu du ondoren. Alabaina, bigarrenean ez du partida itxi, eta Valentziak estu hartu du, berdinketa lortu nahian.
2025/08/23 - 16:34
Lisci: ''Taldea ondo dago emozionalki eta fisikoki''
Osasunak Valentziaren aurka jokatuko du igandean, Sadarren. Partidaren atarian, Alessio Lisci entrenatzaileak agerraldia egin du komunikabideen aurrean.
2025/08/21 - 22:45
Luis Sabalzak Osasunako presidentea izaten jarraituko du
Nafarroako klubeko presidentetzarako hauteskundeetan, Sabalza buru zuen hautagaitza besterik ez da aurkeztu; hala, Hauteskunde Batzordeak ofizial egin du presidente jarraituko duela, 2029ko abuztuaren 21era arte.