Ruben Garciak 2027ra arte berritu du kontratua Osasunarekin
8 milioi euroko etete-klausula izaten jarraituko du, eta bihar 12:30ean prentsaurrekoa emango du Braulio Vazquez kirol zuzendariarekin batera.
Ruben Garcia Osasunako erdilaria, Rayo Vallecanoren aurkako neurketan. Argazkia: Europa Press
Ruben Garcia Osasunaren erdilariak 2027ra arte luzatu du kontratua talde gorritxoarekin, Nafarroako kluba sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez jakitera eman duenez.
Osasunak ohar baten bidez azaldu duenez, aurreko kontratuak kirol-helburuak lortuz gero lotura automatikoki luzatzeko aukera ezartzen zuen, baina valentziarrak gorritxoekin beste denboraldi batez jarraitzea "aldez aurretik" ixtea erabaki dute bi aldeek.
Horrela, Ruben Garciak bere bederatzigarren denboraldia egingo du Osasunan, 2018an iritsi zen klubera, taldea Bigarren Mailan zegoenean, eta bere kapitainetako bat bihurtu da.
8 milioi euroko etete-klausula izaten jarraituko du, eta bihar 12:30ean prentsaurrekoa emango du Braulio Vazquez kirol zuzendariarekin batera.
Ruben Garciak 281 norgehiagoka ofizial jokatu ditu Osasunarekin, eta gaur egungo plantillan partida gehien jokatu dituen jokalaria da, klubaren historiako 21. postuan.
Nafarroako taldean izandako ibilbide luzean, Xativako erdilariak 71 gol egiten lagundu du, 32 sartu ditu, eta 39 asistentzia eman.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.
Alessio Lisci: "Mallorcaren aurkako partida oso garrantzitsua da"
Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du bihar Mallorcaren aurka jokatuko duten partidaren atarian. "Gogo handia dugu, partida oso garrantzitsua da, finalaren tankera duen neurketa", azpimarratu du. "Irabaziz gero, ez ginateke matematikoki salbatuta egongo, baina bai birtualki", adierazi du.
Braulio Vazquez: “Egon nahi dudan lekuan nagoela erakutsi dut, zoriontsu naizen lekuan”
Braulio Vazquez aurkeztu dute Osasunako kirol zuzendari 2029ra arte. Galiziarra Osasunan kirol zuzendari gisa denbora gehien egon den gizona izango da. Prentsaurrekoan adierazi duenez, "hori niretzat harro egoteko modukoa da", eta klub garrantzitsuen aukerak izan dituela gaineratu du.
Braulio Vazquez kirol zuzendariak Osasunarekin berritu du, 2029ra arte
Jose Antonio Prieto Cata futbol profesionaleko idazkari teknikoak ere sinatu du berritzea Nafarroako klubarekin. Braulio 2017an iritsi zen Osasunara, eta kargua bere gain hartu zuenetik, talde gorritxoa Lehen Mailara igo zen 2019an, sei aldiz eutsi dio mailari, Errege Kopako final bat jokatu du, eta Konferentzia Ligan ere izan da.
Lisci: "Agian 0-0eko partida izan da, baina futbolean golak sartu behar dira"
Osasunako entrenatzaileak partida amaitu ostean emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, igande honetan Valentziaren aurka Mestallan jokatu duten neurketa "agian" 0-0ekoa izan da, eta ez 1-0ekoa, baina "futbolean golak sartu behar dira".
Osasunak atera jaurti gabe galdu du Valentziaren aurka (1-0)
Arrisku gutxiko partida izan da bi aldeetatik, eta Ramazanik penaltiz egin duen gola izan da atera egin duten jaurtiketa bakarra.
Moncayola: "Gaur erakutsi dugu taldea ondo dagoela, liderren aurka garaipen borobila lortuta"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan Real Madril 2-1 garaitu ostean.
Raul Garciak azken minutuetan sartutako gol bikainak garaipena eman dio Osasunari Real Madrilen aurka (2-1)
Lehenengo gola Budimirrek egin du lehen zatian, penaltiz. Bigarrenezn, Viniciusek banakoa egin du 73. minutuan, eta, luzapenean, Raul Garciak garaipena eman die nafarrei.
Lisci: "Real Madrilen aurkako partidetan Sadarreko giroa ikaragarria izaten dela esan didate"
Real Madrilen aurkako neurketa jokatu aurreko prentsaurrekoan esan duenez, Osasunako entrenatzaileak badaki Madrilgo taldearen aurkako partidetan Sadarren giro "ikaragarria" izaten dela.