Kontratu luzatzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Moncayolak 2024ra arte luzatu du kontratua Osasunarekin

Bien arteko aurreko kontratuak 2021eko ekainera arteko iraupena zeukan. Hemendik aurrera, 12 milioi euroko etete-klausula izango du erdilariak.
Jon Moncayola
Jon Moncayolak 2024ra arte jarraituko du Osasunan. Argazkia: Osasuna

Osasunak eta Jon Moncayolak 2024ko ekainaren 30era arte luzatu dute elkarren arteko lotura.

Talde gorritxoaren harrobian hazitako jokalariak orain arte indarrean zeukan kontratua 2021eko ekainean zen amaitzekoa; beraz, alde biek ostegun honetan akordio berria sinatu ostean, erdilariak beste hiru denboraldi gehiagoz jarraituko du nafarren elastikoa defendatzen.

Horrenbestez, Iruñeko taldeak etorkizun handia duen futbolariaren jardunari etekina ateratzen jarraituko dio. Denboraldi honetan, dagoeneko lehen taldearekin debuta egiteko aukera izan du Moncayolak, Jagoba Arrasateren eskutik.

Hemendik aurrera, erdilari nafarraren etete-klausula 12 milioi eurokoa izango da Santander Ligarako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X