Osasuna, Bigarren Mailako lider berria Zaragozari irabazi ostean
Osasunak garaipena lortu du Zaragozaren aurka (1-0) Sadarren, eta talde gorritxoak sailkapeneko lehen postuan da, 51 punturekin. Malagak 49 puntu ditu, Deportivorekin (48 puntu) berdindu (0-0) ondoren.
Erasokor eta baloia ondo mugituz ekin dio neurketari Osasunak. Talde gorritxoa area kanpoko jaurtiketen eta erdiraketen bitartez saiatu da arriskua sortzen, baina lehen abagunea Zaragozak izan du; 12. minutuan Alvarok area barrutik egin duen jaurtiketa, ordea, gora joan da. Hamar minutu beranduago etorri da gorritxoen erantzuna, baina Juan Villarrek zutoinera bidali du jaurtiketa. Norgehiagokako 24. minutuan Cristian Alvarez Zaragozako atezainak eragotzi du Osasunaren gola, Juan Villarren errematea desbideratuta, eta aldaratzea gora bota du Fran Meridak.
Osasunak eta Zaragozak aldaketa bana egin behar izan dute lehen zatian. Kike Barjak min hartu du, eta Rober Ibañez zelairatu da haren ordez. Zaragozan, aldiz, Guitan lesionatu, eta Verdasca sartu da berdegunera.
Atsedenaldira iritsi orduko beste bi abagune izan ditu Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak. Clercek jokaldi ona egin, eta Juan Villarren errematea kanpora joan da. Neurketako 41. minutuan, Roberto Torresek urrunetik egin du jaurtiketa, eta Cristian Alvarezek gola eragotzi du, baloia desbideratuta.
Bigarren zatiaren hasieran, 49. minutuan, Zaragoza jokalari bat gutxiagorekin geratu da, Eguarasek bigarren txartel horia ikusi, eta egotzia izan baita. Brandonek izan du abagunea, baina errematea atezainak harrapatu du. Cristian Alvarez Zaragozako atezainak Osasunaren beste gol bat eragotzi du, David Garciaren erremateari erantzun ona emanda, 58. minutuan.
Ossuna nagusi izan da bigarren zatian, eta Iruñeko taldearen ekinak saria jaso du 70. minutuan; Dorado Zaragozako jokalariak huts egin du baloia aldentzerako orduan, eta Juan Villarrek sare barrura bidali du errematea, 1-0ekoa sartuz.
Gola sartu ostean erasokor jarraitu du Osasunak eta Roberto Torresek egin duen jaurtiketa loratuak zutoina jo eta ez da gutxigatik sare barrura sartu. Nafarroako taldea baloiaren jabe izan da, baina jokalari bat gutxiagorekin egon arren, Zaragozak abagune argia izan du 84. minutuan, baina Alvarok huts egin du Ruben atezainarekin izan duen buruz burukoan. Azken txanpan ondo eutsi dio emaitzari Osasunak eta garaipena eskuratu du.
Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Ruben Martinez; Nacho Vidal, David Garcia, Unai Garcia, Clerc; Roberto Torres, Oier, Fran Merida, Kike Barja (Rober Ibañez, 25. min); Juan Villar (Iñigo Pérez, 84. min) eta Brandon Thomas (Xisco, 64. min).
0 - Zaragoza: Cristian Alvarez; Alberto Benito, Chechu Dorado, Guitian (Verdasca, 31. min), Nieto; Soro, Igbekeme, Eguaras, Pep Biel (Javi Ros, 51. min); Linares (Pombo, 76. min) eta Alvaro.
Golak: 1-0, 70. min: Juan Villar.
Epailea: Ruben Avalos Barrera. Txartel hoia atera dio Juan Villar Osasunako jokalariari, eta Linares Zaragozako futbolariari. Eguaras Zaragozako jokalaria egotzi du, bi txartel hori erakutsita.
Zure interesekoa izan daiteke
Luis Miguel Ramis: “Getaferen proposamena oso argia da eta oso ondo islatzen dute"
Luis Miguel Ramis entrenatzaileak badaki talde indartsua izango dutela aurrean, ideiak oso argi dituena, baina Osasuna etxean Getaferen aurka lehen garaipena lortzeko prest dago, horren ustez.
Ramis: “Oso garrantzitsua zen etxetik kanpo indartsu lehiatu gaitezkeenaren sentsazioa izatea”
Osasunak markagailua irauli du Celtaren aurka, denboraldiko lehen garaipena lortuz (1-2). Luis Miguel Ramisek azpimarratu du garaipen hori merezi zutela, bat gehiagorekin egoteak abantaila eman dien arren. (Bideoa gazteleraz)
Osasunak markagailua irauli eta garaipena eskuratu du Balaidosen
Aspasek aurretik jarri ditu etxekoak, baina Marcos Alonsoren kanporaketak partida aldatu du eta Barjak eta Budimirrek markagailua irauli dute.
Ramis, Celtaren aurkako partidari buruz: “Etxetik kanpo garaipena lortzeko gogoz goaz”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak gorritxoek ostegun honetan Celtaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Horrek ez gaitzala kikildu”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina ez du asmatu eta, nagusi izan arren, ez du garaipenik lortu.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”
Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).
Iker Benitok Queretaron jokatuko du
Mirandako jokalariak etapa berri bati ekingo dio Mexikon 2027ko abuztuaren 31ra arte.
Luis Sabalza, Celta-Osasuna partidari buruz: “Zer nahi duzu egitea? Ez jokatzea? "
Celta-Osasuna partida atzera buruz hitz egin du Osasunako presidenteak, taldeak Javierrera LaLiga hasi aurreko lore-eskaintza egiteko egin duen bisitaren ondorengo uneetan.