Liga 123
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak igoera playoffetara sailkatzeko dituen aukera guztiak

Talde gorritxoak igotzeko play-offean sartzeko aukera izan nahi du eta aurkari zuzena duen Valladoliden aurka jokatuko du larunbatean, 20:30ean, Ligako azken jardunaldiko partida.
Osasuna. Argazkia: EiTB
Osasuna. Argazkia: EiTB

Osasunak bere esku du Lehen Mailara igotzeko play-offean sartzea. Jardunaldi bakarra falta da Bigarren Mailako liga bukatzeko, eta talde gorritxoa sailkapeneko 7. postuan dago, Cadiz (5. dago) eta Valladolid (6.) taldeen puntu-kopuru berdina duela.

Valladolid izango da Osasunaren aurkaria azken jardunaldian. Aurkari zuzenak dira biak, eta neurketa larunbatean jokatuko da, 20:30ean, Jose Zorrillan. Partida irabazten duenak sailkapena lortuko du.

Talde gorritxoak sailkapena lortuko du Valladolidi irabaziz gero, baina berdinketak ere balio dio Osasunari, kasu hauetan: Valladolidekin bakarrik puntuetara berdinduta geratzen bada; Cadizekin eta Valladolidekin berdinduta geratzen bada; Valladolidekin eta Numantziarekin berdinduta geratuz gero, Cadiz, Valladolid eta Numantzia taldeekin berdinduta geratzen bada; eta Cadiz, Valladolid, Oviedo eta Numantzia taldeekin berdinduta geratzen bada.

Baina berdinketak kanpoan utziko du Osasuna, sailkapenean Numantzia, Valladolid eta Oviedo taldeekin berdinduta geratzen bada.

Valladolidekin galduz gero ere, baditu aukerak igotzeko play-offetan sartzeko: Osasuna play-offetara sailkatuko da Cadizek galtzen badu eta Oviedok eta Numantziak irabazten ez badute.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X