Los Pajaritos zelaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak kolpea hartu du azken minutuan (1-1)

Nafarrek aurrea hartu dute markagailuan Quiquek 64. minutuan egindako golarekin. Banakoa Higiniok egin du 90.ean.
OSASUNA
OSASUNA

Higiniok zaplaztekoa eman dio Osasunari Sorian azken minutuan egindako golarekin. Banakoa bidezko emaitza da zelaian ikusitakoaren arabera. Ondorioz, eta Liga amaierarako bi jardunaldiren faltan, nafarrek besteen emaitzei begira egon beharko dute igoera fasean sartzen diren ala ez ikusteko, eta Soriakoek, berriz, aukerei eutsi diete.

Numantziak behar-beharrezkoa zuen garaipena, azken bi partidak galdu ostean. Partida nafarrek baino hobeto hasi dute. Talde gorritxoak atzean itxaron dio aurkariari, baina jarrera horren ondorioz gol bat jasotzear ere izan dira.

Atsedenaldiaren ostean, partida ireki egin da eta bi taldeek gola bilatu dute, promozio postuen helburua lortzeko.

Osasunaren gola 64. minutuan iritsi da, Quiquek egin du baloia buruarekin errematatuta.

Berdinketa, berriz, 90. minutuan lortu du etxeko taldeak Higiniok egindako golari esker.

 

 

Fitxa teknikoa

1 Numantzia: Aitor Fernández; Unai Medina, Escassi, Carlos Gutiérrez, Ripa (Guillermo, 66. min); Diamanka, Iñigo Pérez; Pablo Valcarce (Higinio, 71. min), Pere Milla, Marc Mateu; Manu del Moral (Nacho, 66. min).

1 Osasuna: Herrera (Manu, 74. min); Lillo, Miguel Flaño; Unai García, Oier; Rober Ibáñez, Fran Merida, Lucas Torró, Borja Lasso (Arzura, 70. min); Xisco (David, 58. min), Quique.

Gola: 0-1: 64. min, Quique. 1-1: 90. min, Higinio.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X