Igandean, 19:45ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nano: 'Atletico Madrilen aurka ezustekoa ematea espero dut'

Fernando Macedo Da Silvaren ustez, aurkaria sasoi betean dago, baina talde gorritxoa Calderonen irabazteko gai dela adierazi du.
Nanok Zaragozaren aurka jokatutako partida. Argazkia: EFE

Fernando Macedo Da Silva "Nano"k argi dauka igandean aurkari gogorra izango dutela Calderonen. Atletico Madrilen aurka ariko da Osasuna (19:45ean).

"Atletico Madril oso momentu onean dago. Etxean sendo dabiltza, eta jokalari bikainak ditu. Gure taldean konfidantza dut, eta gogotsu gaude. Calderonen ezustekoa eman dezakegula uste dut", adierazi du jokalri gorritxoak.

Nano Atletico Madrilen jokatutakoa da. Bi denboraldi eman zituen talde koltxoneroan, baina ez da igandekoa ez da partida berezia izango: "Bi urte eman nituen Atleticon. Ez da partida berezia izango. Lehen urtean nahiko jokatu nuen, baina bigarren urtea txarra izan zen niretzat. Bikain portatu ziren nirekin".

‘Cholo’ Simeone da Atletico Madrileko entrenatzailea, eta Nanok taldekide moduan izan zuen. "Taldekide moduan izan nuen, eta nahiko ondo ezagutzen dut. Jokalaria zenean zeukan guztia ematen zuen. Izaera eman dio taldeari. Falcao bezalako jokalari bat dute aurrean, eta hori kontutan hartzekoa da", gaineratu du Nanok.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X