Eibarren ametsa Castalian lausotu da (2-1)
Talde armagina play-offetik kanpo geratu da, Castelloren aurka galdu du eta. Irabazi egin behar zuen eta beste emaitza batzuen zain egon, baina gaurkoan dena kontrako izan du.
Ametsa bete ezin gelditu dira armaginak. Eibarrek 2-1 galdu Castelloren aurka, Castalian, eta play-offetatik kanpo da. Sailkatzeko, partida hori irabazi behar zuten eta 1-0 irabazi duen Burgosek galtzea. Lehen zatian, Castello Beñat San Joseren taldea baino askoz hobeto ibili da, eta armaginak bigarren zatiaren hasieran ez dira behar beste suspertu porrota ekiditeko.
Castellok labana hortzen artean zuela hasi du partida. Nabaria zen play-offetan sartzea jokoan zuela, eta hala erakutsi du lehen minututik. Zentzu horretan, lehen aukera garbia bostgarren minutuan iritsi zaio, Pablo Santiagok area barrutik egindako jaurtiketa indartsu batekin. Magunagoitiaren geldiketa, zutoinaren laguntzarekin, ikaragarria izan da. Bera izan da lehen zatiko onena, argi eta garbi.
Castellok aukerak erreskadan sortu ditu eta 35. minutuan etxekoen beste zutoinkada bat iritsi da, Brian Cipenga hegalekoaren erdiraketa baten ondoren. Denbora kontua zirudien Castellok gola egitea, Eibarrek ez zuelako aurkarien presioa astintzea lortzen. Alex Calatravak aurrea eman die etxekoei 42. minutuan. Bere jaurtiketak Arbillaren kontra jo du eta Magunagoitia baloia gelditzeko aukerarik gabe utzi du. 1-0koa zekarren markagailuak atsedenaldian.
Bigarren zatian Eibar indarberrituta zelairatu da. Hala, Adu Aresek izan du lehen aukera, baina ezin izan du indarrez jaurti. Handik gutxira, Matthys atezainak baloia ateratzeko momentuan akats larria egin du, baina Martonek ez du baliatu. Berdinketa Jose Corpasek lortu du, 56. minutuan, Barrik korner batean bideratu duen jaurtiketa indartsu baten bidez.
Jarraian, Martonek ez du ondo errematatu eskuinetik egindako erdiraketa on bat, armaginen unerik onenean. Eta horraino iritsi da Beñat San Josek zuzentzen duen taldearen erreakzioa; izan ere, 70. minutuan, Alex Calatravaren asistentzia handi baten laguntzaz, Israel Serok abantaila eman dio berriro Castellori.
Momentu horretarik amaierara arte, borrokan jarraitu dute, gutxienez, neurketa ez galtzeko. Hala ere, Bautistaren bolea Matthys atezainak urrundu du eta Magunazelaiaren errematea, korner batean, ez da ate barrura sartu.
Eibar, beraz, play-offetatik kanpo dago. Beste taldeen emaitzek ere ez dute lagundu.
Zure interesekoa izan daiteke
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
Eibar atezainik gabe, Luis Lopezek atzamar bat hautsi eta Jonmi Magunagoitiak gainkarga baitu
Larunbat honetan Eibarrek bere lehen lagunartekoa jokatuko du Alavesen aurka eta zaila izango da bietako bat prest egotea. Ondorioz, armaginek harrobiko atezainen bat zelairatu beharko dute.
Eibarrek denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Areition
Talde armaginak ilusio handiz ekin dio denboraldiari. Iñaki Goikoetxeak, asteazken honetan, 22 jokalari izan ditu bere esanetara.
Simona Boterok Eibarren jokatuko du, 2027ra arte
Erdiko atzelari kolonbiarra talde armaginaren bederatzigarren fitxaketa da, eta Espanyoletik dator.
Eibarrek Samara Ortiz fitxatu du
Talde armaginak jakinarazi duenez, 2027ra arte fitxatu du futbolari madrildarra.
Nerea Sanchez, Eibarko jokalari berria
Talde armaginak 2028ra arteko kontratua sinatu du erdilariarekin.
Eibarrek Pejiño eta Imanol García de Albeniz aurkeztu ditu
Eibarrek Pejiño eta Imanol Garcia de Albeniz fitxaketa berriak aurkeztu ditu. Gallartakoak ondo ezagutzen du Eibar, utzita aritu baitzen eta berriro dator atzeko lerroa indartzera. Pejiñok, aldiz, metro batzuk aurrerago, erasoan jokatzen du, eta azken metroetan jokalari erabakigarria izateko fitxatu du Eibarrek.
Eibarrek denboraldiaurrea hasi du Areition
Eibarrek gaur ekin dio denboraldiaurreari Areition, Jokin Aranbarri entrenatzaile berriaren eskutik. Gaur estreinatu dituzte lehen taldearen instalazio berriak. Guztira, lehen taldeko 22 jokalarik lan egin dute, eta bigarren taldeko 6 jokalari batu zaizkie. Ivan Gil bakarrik falta izan da.
Eibarrek Imanol Garcia de Albeniz fitxatu du, 2029ra arte
Ezker hegaleko atzelari bizkaitarra, 2022-2023 denboraldian, Eibarren aritu zen, Athleticek utzita. Talde armagineko futbolari berria Sparta Pragatik iritsi da; 2025-2026 denboraldia, baina, Andorran eman du, Hypermotion Ligan.