Igandean, 18:30ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek Castelloren zelaian irabazi eta Burgosek Andorraren aurka galtzea behar du, igoerarako play-offa jokatzeko

Beñat San Joseren taldeak, 41. jardunaldian 2-0eko emaitzarekin Kordoba garaitu zuenak, EA Sports Ligara igoerako play-offa jokatzeko aukerak dituela du, baina ez dago soilik bere esku: SkyFi Castalian irabazi beharko du, eta Burgosek El Plantio zelaian Andorraren aurka punturik ez lortzea behar du.

Javi Martón (SD Eibar)
Javi Marton Eibarreko jokalaria; Argazkia: Europa Press

Eibarrek Castelloren zelaian irabazi eta Burgosek Andorraren aurka galtzea behar du, igande honetan, Hypermotion Ligaren 2025-2026 denboraldiko azkeneko jardunaldian, EA Sports Ligara igoerako play-offa jokatzeko. Beñat San Joseren taldeak, 41. jardunaldian 2-0eko emaitzarekin Kordoba garaitu zuenak, EA Sports Ligara igoerako play-offa jokatzeko aukerak dituela jarraitzen du, baina ez dago soilik bere esku: SkyFi Castalian irabazi beharko du, eta Burgosek El Plantio zelaian Andorraren aurka punturik ez lortzea behar du. Bi partidak maiatzaren 31n, igandean, 18:30ean jokatuko dira.

Horrela, Hypermotion Ligan, Racing Santanderrek eta Deportivok lortu dute jada igoera zuzena. Ohikoa den bezala, ligan hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren postuan amaitzen dutenek jokatuko dute play-offa. Momentu honetan, Almeria da hirugarrena, 71 punturekin; laugarrena Malaga da, 70 punturekin; Las Palmas dago bostgarren postuan, 70ekin baita ere; eta Castello 69 punturekin da seigarrena. Zazpigarrena Burgos da, 69 punturekin baita ere, eta Eibar berriz zortzigarren postuan dago 67 punturekin.

Ondorioz, lehenengo sei postuetan sartzeko aukera izateko Castelloren aurka irabazi beharko du Eibarrek, bisitari moduan. Baina, Andorrak Burgosi irabaztea behar du baita ere, hauek ez daukate ezer jokoan Ligako azkeneko jardunaldian. Emaitza hauek eman ezkero, igoerako play-offa jokatuko duten lau taldeen artean egongo da talde gipuzkoarra, bertan Lehenengo Mailako postu bat egonen da jokoan.

Eibarrek bigarren buelta bikaina osatu du, bertan jaitsiera postuetara begitzetik, berriro ere maila gorenera igotzeko asmoa izatera pasatu dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X