Armaginen garaipena 2026a estreinatzeko (2-1)
Bart Ipuruan jokatutako partidan, armaginek markagailua irauli zuten Alvaro Rodriguezen eta Javi Martonen golei esker, eta garaipenak Eibarren joera ona sendotu du.
Argazkia: SD Eibar.
2026. urteko lehen jardunaldian, armaginek Mirandes hartu zuten Ipuruan, Hypermotion Ligako 20. jardunaldiko partidan. Eibarrek hiru puntu garrantzitsu lortu zituen sailkapenean azkena den Mirandesen aurka (2-1).
Partidaren hasiera lasaia izan zen, bi taldeak erritmo apalean eta atzealdea ondo zainduta abiatu ziren, eta aukera garbi gutxi izan zituzten. Eibarrek baloiaren kontrola izan zuen tarteka, baina ez zen nagusitasun argirik ikusi lehen minutuetan.
Talde bisitariak aurrea hartu zuen 15. minutuan, Adrian Hernandezek buruz gola sartuta.
Atsedenaldiaren ostean, Alvaro Rodriguezek berdinketa jarri zuen markagailuan area ertzetik egindako jaurtiketa indartsu batekin.
Neurketaren azken txanpan, jokoaren intentsitatea handitu zen, eta Gonzalo Petitek jasotako txartel gorriak etxekoen alde jarri zuen partida.
84. minutuan, Martin Pascualek egindako penalti baten ondorioz, Javi Martonek 2-1ekoa ezarri zuen penaltia gauzatuta.
Eibarrek sendotasuna erakutsi zuen azken minutuetan, eta hiru puntuak etxean geratu ziren. Gabonetako etenaren ondoren sailkapenean arnasa hartzeko balio izan dio garaipenak Eibarri, jaitsiera postuetatik aldenduta.
Mirandesek, ordea, ezin izan zion abantailari eutsi, eta punturik gabe geratu da Ipuruan galdu ondoren.
1-0: Adrian Hernandezen gola
1-1: Alvaro Rodriguezen gola
Martin Pascualen penaltia
2-1: Javier Martonen gola
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek laugarren garaipena jarraian lortu du Ceutaren aurka (3-0)
Armaginek zazpi jardunaldi jarraian daramatzate puntuak lortzen, eta play-off postuak lortzeko lehian sartu dira.
Eibarrek amaiera eman dio bolada txarrari, Costa Adeje Teneriferen aurka puntu garrantzitsua lortuta (0-0)
Eibarrek balio handiko puntua bereganatu du gaur Costa Adeje Tenerife ligako laugarren sailkatuaren aurka, defentsan talde lan bikaina eginda. Horrenbestez, armaginek bederatzi porroteko bolada txarra eten dute, eta horrek lasaitasuna emango die hurrengo neurketei konfiantza gehiagorekin aurre egiteko.
Anaitz Arbilla: “Taldea prest dago osteguneko partidari aurre egiteko"
Anaitz Arbillak prentsaurrekoa eman du ostegunean Sanseren aurka jokatuko duen partidari begira taldea nola dabilen azaltzeko. Jokalari nafarrak taldeak azkeneko boladan izan duen hobekuntza nabarmendu du.
Eibar igotzeko postuetara begira jarri da, Las Palmas garaituta (3-1)
Kanarietako taldearena izan da baloiaren jabetza, baina armaginak askoz eraginkorragoak izan dira areatan. Javi Marton funtsezkoa izan da garaipena lortzeko, bi gol sartu baititu.
Burua altxatu ezinik segitzen du Eibarrek (2-1)
Eibarrek 2-1 galdu du Deportivoren aurka Coruñan jokatu duen partida, Iara Lacostak egin duen golari esker markagailuan aurreratu bada ere. Horrenbestez, bederatzigarren porrota jarraian jaso dute armaginek.
Eibarrek burua altxatu ezinik jarraitzen du, Real Madrilen aurka ere galdu du eta (0-1)
Eibarrek 0-1 galdu du Real Madrilen aurka, F Moeve Ligako 23. jardunaldian, etxean. Eibarrek etxean jokatutako 11 partidatan bost gol besterik ez ditu sartu, eta Real Madrilen aurkako partidarekin zortzigarren porrota jasan du jarraian.
Eibarrek play-offekin amesten jarraitzen du Andorra mendean hartu ostean (0-1)
Eibarrek bigarren garaipena jarraian lortu du etxetik kanpo, Andorrari 0-1 irabazita, Peru Nolaskoainen golari esker. Talde armaginak zortzi partida kateatu ditu galdu gabe, eta igotzeko play-offean postu bat lortzeko aukerak ditu oraindik.
Eibarrek zazpigarren porrota jaso du jarraian, Espanyolen aurka, Bartzelonan (2-0)
Dinamika txarra izan arren, talde armaginak 17 punturekin jarraitzen du sailkapenean, Alhamak mugatutako jaitsiera postuetatik zortzi puntura.
Eibarrek etxeko bolada eten du, Burgosen aurka golik gabe berdinduta (0-0)
Armaginek gola egiteko aukera argiak izan dituzte, baina ezin izan dute Burgosen atea zulatu.
Eibarrek madarikazioa hautsi eta denboraldiko lehen garaipena lortu du etxetik kanpo (0-1)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du, Leganesen aurka 0-1 irabazita, Peru Nolaskoainen golari esker.