Eibarrek porrot egin du Madrilen, eta Erregina Kopatik kanpo geratu da (3-2)
Talde armaginak bi gol sartu ditu norgehiagokaren azken txanpan, baina ezin izan du emaitza irauli, eta agur esan dio Erregina Kopari.
Eibarrek 3-2 galdu du Madril CFF taldearen zelaian. Argazkia: SD Eibar
Eibar Erregina Kopatik at geratu da gaur, Madril CFF taldearen aurka etxetik urrun jokatu duen kanporaketan 3-2 galduta.
Lehen zatian gol aukera gutxi izan dira, baina Madrilgo taldea 18. minutuan jarri da aurretik markagailuan, Lopezek penaltiz gola sartuta. Marti atezainak baloia ukitu du, baina zutoinean jo ostean, aldaratzea barrura bota du Lopezek.
Bigarren zatiko azken minutuetan, partida ireki egin da, eta gol-festa izan da.
Poljakek sartu du etxekoen bigarrena, 60. minutuan. Altonagak 2-1ekoa egin du 82. minutuan, baina Madrilek bost minutu geroago egin du hirugarrena, eta hortxe zapuztu da kanporaketari buelta emateko itxaropena.
Luzapenean, Carlak sartu du markagailua makillatzeko gola. Neurketa 3-2 bukatu da, eta Iñaki Goikoetxearen taldeak agur esan dio Erregina Kopari.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibar garaipenaren bidera itzuli da Valladolid menderatuta (3-0)
Armaginak hasieratik bukaeraraino nagusitu dira, eta emaitza honekin amaiera eman diote bolada txarrari, bost jardunalditan garaipenik lortu gabe egon eta gero.
Eibarrek ezin izan du Elxen aurka (0-1), eta Errege Kopatik kanpo gelditu da
Adam Boayar Elxeko jokalariak egin du, 27. minutuan, final-hamaseirenetako kanporaketan erabakigarria izan den gola, Ipuruan. 71. minutuan, Dituro atezainak penalti bat gelditu dio Jose Corpasi.
Eibarrek Valladoliden aurkako partidarako sarrerak oparituko ditu jostailu berrien truke
Talde gipuzkoarrak kanpaina solidario bat martxan jarri du, Gurutze Gorrierekin elkarlanean, kanpainaren helburua, zailtasunak dituzten familiei, joku eta jostailu hezigarri, berri, “ez belikoak” eta “ez sexistak” ematea da.
Eibarrek merituzko puntua lortu du Atleticoren aurka (2-2)
Eibarrek bina berdindu du igande honetan Atletico Madrilen aurka F Moeve Ligako 14. jardunaldiko partida. Carla Andresek eta Emma Morenok aurretik jarri dituzte armaginak, Jensenen golari erantzunez, baina Boe Risak markagailua parekatu du, penaltiz.
Eibarrek puntu gazi-gozoa lortu du Kordoban (0-0)
Talde armaginak berdinketa lortu du Kordobaren aurka etxetik kanpo, baina bosgarren neurketa pilatu du garaipenik lortu gabe, eta, ondorioz, jaitsierako postuetan jarraitzen du.
Hirugarren porrota jarraian jaso du Eibarrek (1-2)
Bigarren zati osoan zehar Eibar partidaren agintea hartzen saiatu da markagailuari buelta emateko, baina ez da posible izan eta hirugarren porrota jarraian jaso du.
Altonagaren golak garaipena eman dio Eibarri Logroñon (0-1)
Eibarrek 0-1 gainditu du Logroño F Moeve Ligako 13. jardunaldian. Arene Altonagak sartu du armaginei garaipena eman dien gola.
Pontevedra-Eibar Errege Kopako norgehiagokaren laburpena (0-3)
Eibarrek partida serioa egin du Pontevedran eta Errege Kopako final-hamaseirenetarako sailkapena lortu du. Javi Martonek, Corpasek eta Magunazelaiak egin dituzte Beñat San Joseren taldearen golak.
Eibarrek partida serio eta eraginkorra egin du Pontevedran, Kopan sailkapena lortzeko (0-3)
Javi Martonek, Corpasek eta Magunazelaiak egin dituzte Beñat San Joseren taldearen golak. Galiziako futbol-zelaiaren baldintzetara egokitzen jakin dute armaginek.