Eibarrek mendean hartu du Alcorcon (2-0), eta Lehen Mailara zuzenean igotzeko postuan segitzen du
Eibarrek 2-0 irabazi dio Alcorconi gaur arratsaldean Ipuruan, eta, ondorioz, bigarren tokian jarraitzen du Hypermotion Ligako sailkapenean, 61 punturekin. Leganes liderra bi puntura dauka.
Alcorconek bat gutxiagorekin jokatu du bigarren zatia, baina, hala ere, armaginei asko kostatu zaie partida irabaztea. Bautistaren golarekin aurreratu dira markagailuan, eta lasaitasunaren gola Corpasek egin du 88. minutuan, penaltiz.
Lehendabiziko zatia gogorra eta parekatua izan da. Armaginek izan dute baloiaren jabetza eta aurkaria asko estutu dute, baina Alcorconek lan ona egin du defentsan, eta kontraerasoan arriskua sortzen saiatu da. Hala, norgehiagokaren hasieran gol aukera bat izan du.
Eibarren abagunerik garbiena Aketxek 15. minutuan egindako jaurtiketa izan da, baina baloiak langan jo du.
Atsedenaldira golik gabe berdinduta joango zirela ematen zuenean, ordea, Jon Bautistak buruz egin du 1-0ekoa, lehen zatiko azken jokaldian, Tejeroren erdiraketa baliatuta.
Aldagelatik bueltan, jarrera bera erakutsi dute bi taldeek: Eibarrena izan da baloia, eta Alcorcon atzean ondo kokatu da, bere aukeraren zain.
53. minutuan, epaileak kanporatu egin du Iago Lopez, Mario Sorianori egindako falta bategatik bigarren txartel horia aterata, eta madrildarrak jokalari bat gutxiagorekin gelditu dira zelaian.
Edonola ere, Joseba Etxeberriaren taldeak ez du ahalmenik izan zan erasoan arriskua eragiteko eta bigarren gola egiteko, eta horrek itxaropena eman dio aurkariari. Alcorconek aurrera egin du, eta arriskuarekin iritsi da Luca Zidanen ate ingurura.
Azkenean, heldu da armaginen lasaitasunaren gola. Jose Corpasek sartu du, penaltiz, 88. minutuan. Hortxe amaitu da partida.
Garaipen honi esker, Eibarrek Lehen Mailara zuzenean igotzeko postuan segitzen du, bigarren tokian. Valladolid da hirugarrena, eta Eibarrek beste puntu dauzka: 61.
FITXA TEKNIKOA
2- Eibar: Luca, Tejero (Sergio Alvarez, 73. min), Berrocal, Arbilla, Cristian, Nolaskoain, Matheus, Aketxe (Konrad, 67. min), Mario Soriano (Unai Vencedor, 83. min), Stoichkov (Corpas, 73. min) eta Bautista (Sergio Leon, 83. min).
0- Alcorcon: Jesus Ruiz, Iago Lopez, Castro, Rival, Morillas (Babin, 34. min), Victor (Marciano, 78. min), Javi Perez, Mosquera, Juanma (Addai, 62. min), Vico (Callis, 62. min) eta Chiqui (Dyego, 78. min).
Golak: 1-0, 45+2 min: Jon Bautista. 2-0, 89. min: Corpas, penalitz.
Epailea: Jose Luis Guzman. Iago Lopez kanporatu du, bi txartel hori erakutsita (45. minutuan eta 54.ean). Txartel horia atera die Victorri (41. min), Javi Perezi (65. min) eta Tejerori (71. min).
Gertakariak: 6.184 ikusle izan dira Ipuruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Hirugarren porrota jarraian jaso du Eibarrek (1-2)
Bigarren zati osoan zehar Eibar partidaren agintea hartzen saiatu da markagailuari buelta emateko, baina ez da posible izan eta hirugarren porrota jarraian jaso du.
Altonagaren golak garaipena eman dio Eibarri Logroñon (0-1)
Eibarrek 0-1 gainditu du Logroño F Moeve Ligako 13. jardunaldian. Arene Altonagak sartu du armaginei garaipena eman dien gola.
Pontevedra-Eibar Errege Kopako norgehiagokaren laburpena (0-3)
Eibarrek partida serioa egin du Pontevedran eta Errege Kopako final-hamaseirenetarako sailkapena lortu du. Javi Martonek, Corpasek eta Magunazelaiak egin dituzte Beñat San Joseren taldearen golak.
Eibarrek partida serio eta eraginkorra egin du Pontevedran, Kopan sailkapena lortzeko (0-3)
Javi Martonek, Corpasek eta Magunazelaiak egin dituzte Beñat San Joseren taldearen golak. Galiziako futbol-zelaiaren baldintzetara egokitzen jakin dute armaginek.
Eibarrek jipoia jaso du Santanderren (4-0)
Armaginak ez dira Racingen maila berdintzeko gai izan, eta jaitsiera postuetan jarraitzen dute.
Eibarrek denboraldiko kontuak onartu ditu botoen % 88,2rekin
Batzarrean 899 akziodun izan dira, aurrez aurre edo telematikoki parte hartu dutenak. Horiek 16.463 akzio ordezkatu dituzte, hau da, % 35,6.
Eibarrek Zaragoza azken sailkatuaren aurka galdu du Ipuruan (1-2)
Armaginak aurreratu dira markagailuan, Peru Nolaskoainek sartutako golari esker, baina Zaragozak emaitza irauli du, 27. minututik jokalari bat gutxiagorekin aritu bada ere.
Eibarrek puntu bat eskuratu du Sportingen aurka (1-1)
Talde armaginak Molinonen eten nahi zuen etxetik kanpoko bolada txarra, baina 1-1eko emaitzarekin konformatu behar izan du. Partidako golegileak Jose Corpas (Eibar) eta Jonathan Dubasin (Sporting) izan dira, azken hori penaltiz.
Eibarrek penaltiei esker garaitu du Albacete (3-2)
Talde armaginak garaipena behar zuen, eta birritan irauli behar izan du markagailua, baina gaur hiru puntuak etxean geratu dira.
Adu Aresi ebakuntza egingo diote ezker belaunean eta Albaceteren aurkako lehia galduko du
Eibarreko aurrelaria ebakuntza gelara eramango dute ostegun honetan, Donostian, ezker belaunean dituen molestiak tratatzeko.