Athletic Club
2025/10/25 - 22:38
Athleticek galdu egin du Getaferen aurka, partida oso kaskarra eginda (0-1)
Mayoralek sartu du partidako gol bakarra, lehoien partida gris batean.
2025/10/24 - 21:31
Iñaki Williamsen giharretako lesioa larria da, eta ez da iritsiko Realaren aurkako derbira
Iñakik "lesio muskular larria du eskuin hankako aduktore luzean, tendoietako afekzioarekin".
2025/10/24 - 20:00
Jose Maria Argoitia Athleticeko jokalari historikoa zendu da
Futbolari bizkaitarrak 308 partida ofizial jokatu zituen Bilboko taldean, 1960tik 1972ra bitartean, eta 69 gol sartu; 1969ko Kopa irabazi zuen, eta entrenatzaile ere izan zen, euskal klubaren harrobian. 85 urte zituela hil da.
2025/10/24 - 19:56
Valverde: ''Azken urteetan ez diogu irabazi etxean''
Athleticeko entrenatzailea EA Sports Ligako 10. jardunaldian, San Mamesen, Getaferen aurka jokatuko duten partidaz aritu da.
2025/10/23 - 13:51
Iñaki Williamsek giharretako lesioa du, eta baja izango da zenbait partidatan
Qarabagen aurkako partidaren 38. minutuan ordezkatu behar izan zuten Williams; Berenger zelairatu zen haren lekuan.
2025/10/23 - 00:34
Guruzeta: ''Taldeari laguntzeko eta aukerak izateko lanean aritu naiz; asko gozatu dut''
Athleticek Qarabagen aurkako Txapeldunen Ligako hirugarren partida irabazi ostean, Guruzeta eta Navarrorekin egon gara. Bi jokalariak pozik agertu dira emaitzarekin.
2025/10/22 - 23:02
Athleticek lehen garaipena lortu du Txapeldunen Ligan, Qarabagen kontra, markagailua irauli ostean (3-1)
Talde zuri-gorriak 3-1 irabazi dio azeriar taldeari, San Mamesen. Gorka Guruzetak egindako bi golekin eta Robert Navarrok egindakoarekin markagailua irauli dute lehoiek.
2025/10/22 - 01:21
Athleticek FK Qarabag taldeari irabazi behar dio San Mamesen, sailkapenarekin amets egiten jarraitzeko
Hasiera batean, Ernesto Valverderen taldearentzako neurketarik errazenetarikoa ematen bazuen ere, ez dirudi lan erraza izango denik, Azerbaijango taldeak txapelketari hasiera bikaina eman baitio, bi garaipen bilduta.
2025/10/21 - 20:58
Valverde: ''Ea esan diedan jokalariei 9-0 irabaziko dugula...? Hitzik ez dut''
Azerbaijango kazetari batek, Txapeldunen Ligako Athletic-Karabakh partidako aurreko egunean, prentsaurrekoan, euskal taldeko entrenatzailea eta Aitor Paredes jokalaria harrituta utzi dituen galdera bat egin du.
2025/10/21 - 18:45
Aitor Paredes: ''Qarabagen aurka, hiru puntuak behar ditugu, sailkapenean pixka bat gora begiratzeko''
Athleticek, Txapeldunen Ligan, asteazkenean, Qarabag Azerbaijango taldea izango du aurkari; Aitor Paredes erdiko atzelariaren iritziz, Qarabagek erakutsi du maila oso ona duela, aurreko bi partidetan sei puntu lortuta.
2025/10/19 - 18:53
Athleticek puntu bat atera du Elxen partida eskasa jokatuta, eta erasoan arriskurik sortu gabe (0-0)
Zuri-gorriak ez dira Eder Sarabiaren taldea estutzeko gain izan, eta Unai Simonen geldiketek etxekoen garaipena saihestu dute.
2025/10/18 - 22:14
Athleticek irabazi ezinda jarraitzen du (0-0)
Zuri-gorriek golik gabeko berdinketa lortu dute Alhama igo berriaren etxean. Ondorioz, lehenengo geldialdira garaipenik gabe iritsi dira, 5 berdinketa eta 3 porrot erdietsita.
2025/10/18 - 16:37
Valverde: ''Jokalariak dira hau guztia posible egiten dutenak, ez FIFAko eta UEFAko presidenteak''
Ernesto Valverde jokalariak EA Sports Ligako 9. jardunaldian egiten ari diren 15 segundoko protestaren inguruan aritu da. Futbolarien sindikatuak deituta, Vila-real eta Bartzelonaren arteko partida Miamin jokatzearen kontra daudela agertu nahi dute.
2025/10/18 - 16:19
Valverde: ''Igo berriak direnez, jendeak uste du ez direla hain onak, baina bai, oso onak dira''
Athleticeko entrenatzailea lehoiek EA Sports Ligako 9. jardunaldian aurkari izango duten Elx taldeari buruz aritu da. Alacanteko taldeak bikain abiatu du denboraldia.
2025/10/15 - 16:50
Alejandro Rego: ''Ruiz de Galarreta miretsi egiten dut, egunero saiatzen naiz bera ikusiz ikasten''
Erdilari bilbotarrak aurreneko denboraldia du goreneko mailan, Athleticekin, eta eibartarra nabarmendu du, alegia, zelai erdian dabilen beste futbolari bat. Regok, Lezaman, zehaztu ditu zein bizipen ari den izaten, Lehen Mailako jokalari gisa.
2025/10/12 - 22:53
Real Madrilek Athletic garaitu du San Mamesen, eta jaitsiera postuetan da (1-4)
Real Madrilek Athletic jipoitu du, 1-4, San Mamesen, ia 10.000 zaleren aurrean, F Ligako 7. jardunaldian. Hortaz, zuri-gorriak azken-aurreko postuan dabiltza.
2025/10/10 - 20:05
''Beste taldeek Athleticek Palestinarekin egindakoari jarraitzea espero dut''
Honey Thaljieh Palestinako emakumezkoen selekzioaren sortzaileetako bat izan zen, eta argi du futbola tresna sozial indartsua dela. Ligak Athleticen omenaldia erakutsi ez izanak koherentzia falta eta arrazismoa erakusten duela uste du.
2025/10/08 - 17:47
Maddi Torre: ''Garrantzitsua da ahalik eta jende gehien sartzea San Mamesen, berotasun hori sentitzeko''
Athleticek Real Madril hartuko du igandean, San Mamesen. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte horren harira, hala nola 'Pasa baloia, neska' proiektua. Lurraldeko emakumezkoen oinarrizko eta eskolarteko futbolaren egitura sustatzea eta ikusaraztea du helburu.
2025/10/08 - 16:18
Espainiako selekzioak Aymeric Laporte deitu du, urriaren 11n eta 14an jokatuko dituen partidetarako
Luis de la Fuente hautatzaileak Dean Huijsen Real Madrileko jokalariaren ordez deitu du Athleticeko erdiko atzelaria; izan ere, Huijsen lesionatuta dabil.
2025/10/07 - 14:43
Bartzelona-Athletic Superkopako finalerdia urtarrilaren 7an jokatuko dute, 20:00etan, Jiddan
Txapelketako finala urtarrilaren 11n izango da, 20:00etan, Saudi Arabiako hiriko Alinma Stadium futbol zelaian ere. Bigarren finalerdia, Atletico Madril-Real Madril, urtarrilaren 8rako dago aurreikusita.