EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako postuak urrutiago ditu Athleticek Gironaren aurka galdu ostean (3-0)

Valverderen taldeak porrot mingarria jaso du Gironaren aurka, Hugo Rincon, Azzedine Ounahi eta Claudio Echeverriren golekin 3-0 galduta. 35 punturekin, Europako postuak urrutiago ditu orain talde zuri-gorriak.

GIRONA, 14/03/2026.- El jugador del Girona Daley Blind (i) lucha por la posesión del balón con Iñaki Williams (d), del Athletic, durante el partido de liga entre el Girona y el Athletic celebrado este sábado en el estadio Montilivi en Girona. EFE/ Siu Wu
Girona vs Athletic. Argazkia: EFE

Athleticek 3-0 galdu du Gironaren aurka larunbat honetan, Montilivin jokatu den EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partida. Valverderen taldeak porrot mingarria jaso du, Hugo Rincon, Azzedine Ounahi eta Claudio Echeverriren golekin 3-0 galduta. Atsedenaldiaren ostean, zuri-gorriak saiatu dira partidari buelta ematen, baina ez dute aukerarik izan. Gironaren bigarren gola jaso ostean, partida hautsi egin da, eta porrot horrekin Athletic are gehiago urrundu da Europako postuetatik.

Athleticek eta Gironak Montilivin jokatu duten partidaren lehen zatia modurik txarrenean hasi da zuri-gorrientzat, 4. minutuan jaso baitu Valverderen taldeak 1-0ekoa, Gironak eskuin hegaletik egindako jokaldi batean. Hugo Rinconek jaurtiketa gurutzatu indartsua egin du, Viktor Tsygankoven asistentzia bat jaso eta gero. Golak agerian utzi ditu, berriz ere, Athleticek lehen minutuetan defentsan izan dituen arazoak.

Gola jaso ostean, Athletic erreakzionatzen saiatu da, baina etxekoen arean arriskua sortzeko zailtasun handiak izan ditu. Hurbilketa batzuk egin dituen arren, ez du Paulo Gazzaniga atezaina gehiegi urduritzea lortu.

39. minutuan, etxeko taldea bigarren gola egitetik gertu egon da, Vladyslav Vanatek jaurtiketa eginda, baina Unai Simonek geldiketa bikaina egin du 1-0ekoari eusteko.

Azkenean, Athletic markagailua kontra zuela joan da atsedenaldira (1-0).

Bigarren zatian, Valverdek Areso eta Guruzeta zelairatu ditu Gorosabel eta Navarroren ordez.

Hasi eta berehala, talde zuri-gorriak berdinketa lortzeko abagune argia izan du. Aymeric Laportek errematea egin du, baina defentsak jaurtiketa blokeatu du. Guruzetari baloia ondora erori zaio, baina aurrelariak erremate eskasa egin du, Gazzanigaren eskuetara bidaliz. 

Athletic gola egiten saiatu da, baina 62. minutuan etxekoen atezaina agertu da berriro, Laportek area barruan egindako jaurtiketa geldiarazteko. 67.ean, Mikel Jauregizarren erdiraketa bikaina buruz errematatu du Guruzetak, baina atezainak erantzun bikaina eman dio beste behin.

78. minutuan, zorigaiztoko jokaldi batean, Azzedine Ounahik Unai Simonen aldaratze bat aprobetxatu du, Claudio Echeverrik huts egin eta gero, 2-0ekoa sartzeko. 

Tsygankovek 3-0ekoa barkatu du, baina azkenean Echeverrik lortu du 92. minutuan, kontraeraso batean, aurkaria entregatuta zegoenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X