Berriz prest
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bibiane Schulzek alta medikoa jaso du, belauneko lesio larria izan eta 11 hilabetera

Defentsak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen irailaren 21ean, entrenamendu batean, eta hilabete geroago ebakuntza egin zioten.
Bibiane Schulze. Argazkia: Athletic Club
Bibiane Schulze. Argazkia: Athletic Club

Bibiane Schulze Athleticeko jokalariak alta medikoa jaso du, 2024ko irailean belauneko lesio larria izan eta 11 hilabetera, Athleticek ostiral honetan baieztatu duenez.

Alemaniako selekzioarekin aritutakoa den defentsak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen irailaren 21ean, entrenamendu batean, eta hilabete geroago ebakuntza egin zioten.

Dagoeneko Javi Lerga entrenatzailearen esanetara jartzeko prest dago. Bihar, larunbata, Athleticek Euskal Herria Kopako finalerdia jokatuko du Eibarren aurka, Amurrion, 19:00etan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X