Bibiane Schulze erdiko atzelariak 2025era arte berritu du Athleticen
Athletic Clubek eta Bibiane Schulze 24 urteko jokalariak euren arteko lotura beste bi denboraldiz luzatzeko akordioa itxi dute, Bilboko klubak jakinarazi duenez. Hala, ezkerreko erdiko atzelariak 2025eko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du bilbotarrekin.
Bad Sodeneko (Alemania) jokalaria 2019-2020 denboraldian iritsi zen Athleticera FFC Frankfurt taldetik. Hasiera batean, bigarren taldean aritu zen, baina goraka egin du ordutik, lehen taldean finkatu arte. 2020ko urriaren 11n egin zuen debuta, Angel Villacamparen aginduetara, Sevillaren aurkako partida batean.
Denboraldi horretan, Patxo Belausteguigoitia Athleticeko jokalari ohiaren birbiloba denak bigarren taldearekin zein lehen taldearekin jardun zuen, eta hurrengo denboraldian Valentzia taldean egon zen utzita, Lehen Mailan.
Iragan udan, Iraia Iturregik zuzentzen duen taldean lekua zuela frogatu zuen denboraldiaurrean, eta dagoeneko 17 partida jokatu ditu ligan, denak titular gisa, eta 1.500 minutu. Kopako partida batean ere aritu da.
"Oso pozik nago eta ilusio handia egiten dit hemen jarraitzeak. Ditugun baldintzak bakarrak direla uste dut. Lezaman entrenatzea luxua da, dena daukagula uste baitut", azaldu du jokalariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: "Gure asmoa argia da, garaipena bilatzera goaz"
"Talde bakoitzak bere baliabideak ditu, estilo desberdinak ditugu", adierazi du Athleticen entrenatzaileak; Valverdek talde zuri-gorriak Realaren aurka asteazkenean jokatuko duen Errege Kopako partida izan du hizpide.
'Dos Hermanas Oscar de Marcos' Athleticen peñak beste final bat bizi nahi du Sevillan
Sevillako peñak 73 bazkide ditu eta erdiak, gutxi gorabehera, ez du inolako loturarik Euskal Herriarekin. Badakite finalerako sailkatzea zail dagoela, baina ez dute fedea galtzen. Sevillan jokatutako aurreko finaletan kaleak animatu zituzten euren txarangarekin, eta gabarra bat ere atera zuten Guadalquivirren.
Itxaso Uriarte, futbola utzita: "Nostalgia badaukat; nire kasuan, lana beti bertan egon da"
Uriartek ibilbide luzea eta bikaina burutu du goreneko mailan, Realean eta Athleticen. Berdegunean egindako lanaz gain, aldagelan ere izan da erreferentea, taldekide gazteagoentzat.
Julen Agirrezabalak min hartu du meniskoan
Errenteriako atezainak ez du jokatzen joan den urtarrilean giharretan min hartu zuenetik, baina beste gorabehera fisiko bat izan du orain, eta litekeena da denboraldi honetan gehiago ez jokatzea.
Jauregizar: "Partida oso zaila izango da, baina aurrera egiteko aukerak ikusten ditut"
Oviedon "susto handia" hartu zuela onartu du erdilari zuri-gorriak, baina adierazi du belauneko lesioa dagoeneko sendatu duela. Asteazken honetan Anoetan jokatuko den Kopako derbiari dagokionez, Bermeoko erdilariak uste du "guztia" utzi behar dutela zelaian. "Gogoz eta intentsitatez berdeguneratu behar gara, euren bila lehen minututik", erantsi du.
Williams: "Pena da lehen kolpea jaso beharra gure mailarik onena ateratzeko"
Iñaki Williams Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 26. jardunaldian Rayo Vallecanoren aurka 1-1 berdindu ondoren.
Unai Simonek bizirik mantendu du Athletic Vallecasen (1-1)
Ligan bosgarren partida jarraian puntuak gehitu ditu Athleticek. Valverderen taldeak puntu bat berreskuratu du Vallecasen, Iñaki Williamsen gol ikusgarri bati eta Unai Simonen geldiketa erabakigarriei esker, Jorge de Frutosen gol batek etxeko taldea aurretik jarri eta gero.
Lerga: "Ligako etenaldia burua lasaitzeko baliatuko dugu"
Datozen bi asteko geldialdiaren ostean, Athleticek indarberrituta eman nahi dio jarraipena F Moeve Ligari. Javi Lerga entrenatzaileak azken partidetan izandako emaitzen balorazioa egin du.
Valverde: "Gure lehentasuna Vallecas da, Anoeta iritsiko da"
Athleticeko entrenatzaileak Rayo Vallecanoren aurka EA Sports Ligako 26. jardunaldian jokatuko duten partidari buruz hitz egin du (adierazpenak gaztelaniaz).
Alejandra Estefaniari beste ebakuntza bat egin diote eskuineko belaunean
Erdilari zuri-gorriari artroskopia egin diote eskuin belaunean. Jokalaria larri lesionatu zen eskuin belaunean 2024ko irailean.