RIGA TALDEAK UTZITA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian

Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.

Kumba Brima (Alaves)

Kumba Brima Rigatik iritsi da Alavesera, utzita. Argazkia: Alaves.

Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian, Gasteizko klubak ostiralean iragarri duenez. Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.

Alaveseko jokalari berria erasoko erdian aritzen da, baina, Gasteizko klubak bere web orrian zehaztu duenez, “erasoan edozein postutan moldatzen da ondo”.

Rigarekin, Txapeldunen Liga ere jokatu du Kumba Brimak, aurretiko fasean. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X