Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da, 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. Kumba Brimak, 24 urtekoa bera, “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen iritziz.
Kumba Brima Rigatik iritsi da Alavesera, utzita. Argazkia: Alaves.
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da, 2026-2027 denboraldian, ostiralean Gasteizko klubak iragarri duenez. Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. Kumba Brimak, 24 urtekoa bera, “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen iritziz.
Alaveseko jokalari berria erasoko erdian aritzen da, baina, Gasteizko klubak bere web orrian zehaztu duenez, “erasoan, edozein postutan moldatzen da ondo”.
Rigarekin, Kumba Brimak, Txapeldunen Liga ere jokatu du, aurretiko fasean.