Futboleko beste lehiaketa batzuk
2024/07/02 - 12:28
Portugal penaltietan sailkatu da, eta Frantziaren aurka jokatuko du final-laurdenetan
Diogo Costa atezain portugaldarrak hiru jaurtiketa gelditu zizkien esloveniarrei penaltietan (neurketa hutsean amaitu zen), eta hurrengo kanporaketarako txartela eman zion bere selekzioari.
2024/07/01 - 22:38
Frantzia final-laurdenetan da, Belgikaren aurka sufritutako garaipena lortuta (1-0)
Deschampsen taldeak zorioneko jokaldi batean lortu garaipenaren gola, 85. minutuan, Verthonghen belgikarrak, errebote batean, balia bere atean sartu duenean.
2024/07/01 - 01:18
Espainiak Georgia gainditu du eta Alemaniarekin neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan
Espainiak Georgia gainditu du eta Alemaniarekin neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan
2024/06/30 - 23:33
Ingalaterrak Eslovakia gainditu du luzapenean eta Eurokopako final-laurdenetan izango da (2-1)
Jude Bellinghamek txilenaz eta Kanek buruz sartutako golek, garaipena eman diete ingelesei. Eslovakiarrak aurretik joan dira markagailuan Schranzek lehen zatian egindako golari esker.
2024/06/30 - 01:28
Alemania final-laurdenetan da, Danimarka kanporatuta (2-0)
Havertz, penaltiz, eta Musiala izan dira alemaniarren golegileak, partidako bigarren zatian. Final-laurdenetan Espainia edo Georgia izango dute aurkari.
2024/06/29 - 22:33
Suitzak Eurokopatik kanpo utzi du Italia
Suitzak merezitako garaipena lortu du egungo Europako txapeldunaren aurrean, eta final-laurdenetan izango da. Freulerrek eta Vargasek sartu dute suitzarren golak.
2024/06/27 - 01:36
Georgiak Portugali irabazi dio hurrengo fasera laguntzeko; Turkia ere bertan izango da
Georgiak txapelketako lehen garaipena lortu du portugaldarrei 2-0 irabazita. Beste partidan, Turkiak Txekiar Errepublika gainditu du (1-2).
2024/06/26 - 22:47
Eslovakiak eta Errumaniak berdindu eta final-zortzirenetara igaro dira, Belgikarekin batera
Selekzio guztiek launa punturekin bukatu duten talde honetan, Ukraina kaltetuta atera da eta Eurokopatik kanpo geratu da.
2024/06/26 - 01:41
Ingalaterra, Danimarka eta Eslovenia final-zortzirenetara igaro dira, golik gabe azken jardunaldian
Bai Ingalaterra eta Esloveniaren arteko partidan, bai Danimarka eta Serbiaren aurtekoan, ez da golik egon. Beraz, sailkapenak ez du mugimendurik izan azken jardunaldian.
2024/06/25 - 23:25
Austria, Herbehereak 2-3 mendean hartuta, D multzoko lider bezala sailkatu da; Frantzia, bigarren
Multzo fasearen hirugarren jardunaldian, multzoko beste partidan, Frantziak eta Poloniak bana egin dute. Austriak, sei puntu dituela, multzoko lehenengo postutik egin du aurrera; Frantziak, bost puntu batuta, bigarren amaitu du; Herbehereetako selekzioak hirugarren postutik jarraituko du.
2024/06/25 - 01:36
Espainia final-zortzirenetara pasa da dena irabaziz eta Italiak 'in extremis' lortu du txartela
Espainiarrek Albania garaitu dute Ferran Torresen golari esker. Beste partidan, bazirudien Kroaziak txartela lortuko zuela, baina Zaccagniren gol batek italiarren pasea ziurtatu du luzapenean.
2024/06/24 - 16:10
Barnabas Varga jokalari hungariarra "egonkor", "aurpegiko hezur batzuk" hautsi ostean
Angus Gunn atezainaren kontra kolpea jaso zuen Eskoziaren aurkako norgehiagokan eta garuneko konmozioa eragin zion.
2024/06/24 - 01:23
Alemaniak eta Suitzak bana egin dute, A multzoko lehenengo bi postuak eskuratzeko
Suitzarrak markagailuan aurretik izna dira partidako 92. minutuan Füllkrugek alemaniarren gola egin duen arte. Multzaoko beste partidan, Hungaria Eskoziari gailendu zaio, partidaren luzapenean.
2024/06/23 - 01:13
Belgika Errumaniari gailendu zaio, Eurokopako multzorik berdinduenean (2-0)
Tielemansek eta De Bruynek egin dituzte belgikarren gola. E multzoko lau selekzioak hiru puntutara berdinduta daude.
2024/06/22 - 13:22
Mendilibar: ''Niretzat iguala da Olympiacosekin Conferencea irabaztea edo Eibarrekin salbazioa lortzea''
Manix Mandiolaren Peñak Jose Luis Mendilibar omentzeko afaria antolatu du. Mendilibarrek Conference Leaguea irabazi du Olympiacosekin, eta, iaz Europa Leagueko txapeldun izan zen Sevillarekin. Zaldibarkoak EITB Mediarekin hitz egin du Grezian bizitakoari buruz.
2024/06/22 - 01:19
Herbehereek eta Frantziak berdindu egin dute golik gabeko partida lehiatu batean (0-0)
Berdinketa honen ondoren, Polonia 2024ko Eurokopako lehen kanporatua da, Austriaren aurka 1-3 galdu ondoren.
2024/06/21 - 14:08
Nico Williams: ''Hau erakusleiho bat da, baina Eurokopa on bat egitea da nire helburua''
Nico Williamsek prentsaurrekoan hitz egin du Espainiak Italiaren aurka garaipena lortuta; gainera, partidako jokalari onenaren saria ere jaso du.
2024/06/21 - 01:32
Italiak bere atean sartutako gol batek final-zortzirenetarako txartela eman dio Espainiari (1-0)
Banakako jokaldi bikain baten ostean, Nico Williamsek area barrura bidali du baloia taldekide baten bila, baina Calafioriren hankarekin egin du topo, eta honek bere atean sartu du.
2024/06/20 - 22:35
Ingalaterrak D multzoko buruan jarraitzen du, Danimarkaren aurka berdindu ondoren (1-1)
Aurreko partidan, Esloveniak eta Serbiak bana berdindu dute Karnicniken eta Jovicen golekin, beraz, hurrengo faserako txartela azken jardunaldian bilatu beharko dute.
2024/06/20 - 01:38
Alemaniak Hungaria menderatu du (2-0), eta final zortzirenetan izango da
A multzoan asteazkenean jokatu duten beste partidan, Eskoziak eta Suitzak bana egin dute, eta, hala, Suitzak lau puntu ditu, eta gertu dauka txapelketan jarraitzeko txartela.