Barçak berdinketa lortu du Parisen, eta Bayernek garaipen handia
FC Bartzelonak bina berdindu du Paris Saint-Germainen aurka Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko neurketan. Ez da emaitza txarra Camp Noun jokatu beharreko itzulikoari begira, baina Messik eskuineko hankan hartu zuen mina eta ezin izan zuen partida bukatu. Asteazken honetan probak egingo dizkiote lesioaren garrantzia ezagutzeko, jakinarazi du klubak.
Fitxa teknikoa:
PARIS SAINT-GERMAIN: Sirigu; Jallet, Thiago Silva, Alex, Maxwell; Lucas, Beckham (Verratti, 70'), Matuidi, Pastore (Gameiro, 76'); Lavezzi (Menez, 66') eta Ibrahimovic.
FC BARTZELONA: Valdes; Alves, Pique, Mascherano (Bartra, 84'), Alba; Busquets, Xavi, Iniesta; Messi (Cesc, atsedenaldia), Villa (Tello, 81') eta Alexis.
Golak:
0-1. Messi, 38'.
1-1. Ibrahimovic, 79'.
1-2. Xavi (p), 89'.
2-2. Matuidi, 90+4'.
Asteartean jokatutako beste norgehiagokan, Bayernek, Frank Ribery jokalariaren lidergopean, Juventus hartu du mendean (2-0) eta bideratu utzi du finalerdietarako txartela.
Fitxa teknikoa:
2 - Bayern Munich: Manuel Neuer, Philipp Lahm, Daniel van Buyten, Dante, David Alaba, Bastian Schweinsteiger, Luiz Gustavo, Thomas Müller, Toni Kroos (Arjen Robben, 16'), Franck Ribery (Xherdan Shaqiri, m.90) y Mario Mandzukic (Mario Gomez, m.90).
0 - Juventus: Gianluigi Buffon, Andrea Barzagli, Leonardo Bonucci, Giorgio Chiellini, Stephan Lichtsteiner, Arturo Vidal, Andrea Pirlo, Claudio Marchisio, Federico Peluso (Paul Pogba, m.75), Alessandro Matri (Sebastian Giovinco, 65') eta Fabio Quagliarella (Mario Vucinic, 65').
Golak:
1-0, 1': Alaba.
2-0, 63': Muller.
Asteazken honetan Real Madril-Galatasaray eta Malaga-Borussia Dortmund neurketak jokatuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Alavesek Sevilla hartuko du lehen mailako taldeen arteko lehia bakarrean, eta Osasunak Huescan lortu beharko du sailkapena
Babazorroek Sevilla hartuko dute Mendizorrotzan, Ligan Real Madril atakan jarri ostean. Bestalde, Osasuna Kopan aurrera egiteko ilusioarekin iritsiko da Huescara, nahiz eta Alavesen aurkako larunbateko derbiari begira egon.
Ansotegiren Real berriak Eldenseri egingo dio bisita eta Eibarrek Elx hartuko du Ipuruan
Talde txuri-urdina emaitza-krisialdian murgilduta iritsiko Eldara, eta Jon Ansotegik Sergio Franciscoren tokia hartu berritan. Bestalde, armaginek, jaitsiera postuetan, bi partida erabakigarri jokatuko dituzte aste honetan, etxean.
Euskal taldeen norgehiagoken ordutegiak Kopako final-hamaseirenetan
Eibarrek eta Realak abenduaren 16an, asteartean, jokatuko dute, Alavesek eta Osasunak 17an, asteazkenean, eta Athleticek 18an, ostegunean.
Espainiak Uruguai, Saudi Arabia eta Cabo Verde izango ditu aurkari 2026ko Munduko Txapelketako H multzoan
H Multzoak Miami, Atlanta eta Houstonen (AEB) eta Guadalajaran (Mexiko) jokatuko ditu bere partidak.
48 selekzio, 4 ontzi eta Trump, 2026ko Munduko Txapelketaren zozketaren ikuskizuna
Lau ontzitan banatutako 48 selekziok ezagutuko dute bihar, abenduak 5, multzo fasean izango dituzten aurkariak, zozketa honetan Donald Trump, AEBko presidentea egonen da gonbidatu berezi moduan.
Iñaki Recio, Portugaleteko jokalaria: ''Pozik goaz, jendeak gozatu egin du eta guk ere bai''
Alavesek 0-3 irabazi du Portugaleteren aurka, eta Errege Kopako final-hamaseirenetara igaro da. Bi taldeetako protagonistekin egon gara lehen erreakzioak ikusteko. (Bideoa gazteleraz)
Egoitz Bilbao, Portugaleteko entrenatzailea: ''Biharko partida jokatzeko ilusioz gainezka eta irrikitan gaude''
"Partida oso zaila izango da, aurrean izango dugun taldea lehen mailakoa delako, baina seguru nago gauzak ondo egiten baldin baditugu neurketan zehar gure aukerak izango ditugula", onartu du Portugaleteko prestatzaileak.
Hauek dira 2026ko Munduko Txapelketako bigarren aukerako kanporaketak
Mexiko, Estatu Batuak eta Kanadan jokatuko den 2026ko Munduko Txapelketan sailkatzeko bigarren aukeraren kanporaketak martxoaren 26 eta 31ren artean jokatuko dira, Europakoak; beste kontinenteetakoak, 23 eta 31ren artean.
Hauek dira jada 2026ko Munduko futbol Txapelketarako sailkatu diren selekzioak
Guztira, 42 selekziok lortu dute 2026ko Munduko Txapelketarako sailkatzea. Oraindik, sei postu esleitu gabe daude.
Sevillako Cartujak Kopako finala hartuko du gutxienez beste hiru denboraldiz, 2026tik 2028ra
Hala erabaki du Sevillako hotel batean bildu den Espainiako Futbol Federazioko zuzendaritza batzordeak. Cartujak Kopako finala hartuko du apirilean, zazpigarren aldiz jarraian. 2017-2018 denboralditik finalaren egoitza da.