Amorebietak puntu bat eskuratu du Oviedoren aurka (1-1)
Puntu banaketa Carlos Tartieren, Real Oviedok markagailuan aurrea hartu duen arren, Amorebieta aurkaria gainditzeko eta partida berdintzeko gai izan baita atsedenaldira iritsi aurretik.
Ezin hobeto hasi du partida Real Oviedok, hiru erdiko atzelari eta hegalekoen eskemarekin, eta, hain zuzen ere, azken horiek eman diote hasiera neurketako lehen golari. Vitik eskuin hegaletik gidatu du, Amorebietaren areara heldu da, erdiraketa egin du eta Sebas Moyanok buruz Pablo Campos gainditu du (1-0).
Hamargarren minututik aurrera, talde bisitariak hobera egin du, presioa aurreratu du eta Oviedoren baloi irteera asko zailtzen hasi da, hegalekoei esker aukera argiak sortuz.
Amorebietak markagailua berdintzea lortu du 32. minutuan, korner batean Jauregik, baloi solte bat baliatuta, Leo Roman fusilatu duenean. Lehen zatiko azken 15 minutuetan, bestalde, Borja Bastonek eta Edwardsek gol aukera bana izan dute.
Bigarren zatian, Oviedok lehen zatian baino hobeto jokatu du, baina Jando Castroren taldeak eroso defendatu du bere areatik gertu. Bisitarien areara behin bakarrik iritsi dira etxekoak, eta Pomaresen jaurtiketa batekin bukatu da.
Real Oviedo saiatu da gehien azken txanpan, baina Amorebieta ondo defendatu da. Bastonek Pablo Camposen eskuetara egindako burukada bat izan da berdinduta amaitu den partidako markagailua aldatzeko aukera bakarra.
Talde-lan handia eginda, urdinek meritu handiko puntu bat lortu dute Asturiasen.
Fitxa teknikoa:
1 – Real Oviedo: Leo Roman; Lucas, Jaime Vázquez, Pomares; Viti (Marco Esteban, 46. min), Seoane (Cazorla, 80. min), Colombatto, Sebas Moyano (Borja Sanchez, 80. min); Dubasin (Paulino, 71. min), Borja Baston eta Masca (Jimmy, 46. min).
1 – SD Amorebieta: Pablo Campos; Jorge Mier, Etxeita, Felix Garreta, Lasure (Gaya, 82. min); Dorrio, Sibo, Alex Carbonell (Erik Moran, 82. min), Rayco (Alvaro Nuñez, 72. min); Edwards (Morci, 74. min) eta Jauregi.
Epailea: De la Fuente Ramos. Txartel horia atera dio Jorge Mier Amorebietako jokalariari (35. min).
Golak: 1-0, 3. min: Sebas Moyano. 1-1, 32. min: Jauregi.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Sanse menderatu du Anoetan, Hypermotion Ligako derbian (0-1)
Anaitz Arbillak, laugarren minutuan, Beñat San Joseren taldeari garaipena eman dion gola sartu du. Bigarren zatian, Dani Diazek penalti bat kanpora jaurti du, eta Sansek ezin izan du berdinketa lortu.
Huescak kargutik kendu du Jon Perez ‘‘Bolo’’ bizkaitarra
Zuzendaritzak erabakia hartu du taldeak azkeneko hilabeteetan izandako bolada txarrari buelta emateko beharrezko pauso moduan, Huesca jaitsierako postuetan baita.
Hypermotion Ligako Sanse-Eibar derbia apirilaren 2an jokatuko dute, Anoetan
Astean zehar jokatuko da Hypermotion Ligako 33. jardunaldia. Derbia 20:00etan hasiko da.
Cadizek kargutik kendu du Gaizka Garitano
Klubaren dinamika txarraren eta azken sailkatuaren aurkako porrotaren ondoren, klubak Derioko entrenatzailea baztertzea erabaki du.
Cultural Leonesak kargutik kendu du Ziganda
Entrenatzaile nafarrak agur esan dio Leoneko taldeari 20 jardunalditan sei garaipen eta zazpi berdinketa lortu ostean, azkena Leganesen zelaian (1-1).
Igor Oca basauriarra Leganeseko entrenatzailea izango da denboraldia amaitu arte
Hasiera batean bitarteko gisa iritsi zen lehen taldeko aulkira, abenduaren hasieran kargutik kendu zuten Paco Lopezen ordez. 44 urteko entrenatzailea joan den udan heldu zen talde madrildarrera, Sestao River taldetik, bigarren taldea zuzentzeko.
Ibai Gomezek ez du Andorra entrenatzen jarraituko
Gaur egun, taldea jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago, eta zortzi partida daramatza irabazi gabe. Gomezek iazko udan egin zuen bat Andorrako lantaltaldearekin.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.