Simon, Zubimendi, Merino, Oyarzabal eta Nico Williams, Munduko Txapelketara
Luis de la Fuente Espainiako hautatzaileak bost euskal jokalariak sartu ditu Munduko futbol Txapelketarako zerrendan; hori Estatu Batuetan, Mexikon eta Kanadan jokatuko dute, ekainaren 11tik uztailaren 19ra bitartean. De la Fuentek, halaber, Jon Martin eta Turrientes ere deitu ditu, entrenamenduetako lehen asterako.
Mikel Oyarzabal zerrendan sartu da. Argazkia: Europa Press.
Unai Simon (Athletic), Martin Zubimendi (Arsenal), Mikel Merino (Arsenal), Mikel Oyarzabal (Reala) eta Nico Williams (Athletic) 2026ko Munduko futbol Txapelketan izango dira; hori Estatu Batuetan, Mexikon eta Kanadan jokatuko dute, ekainaren 11tik uztailaren 19ra bitartean. Luis de la Fuente Espainiako hautatzaileak bost euskal jokalariak sartu ditu txapelketarako zerrendan, eta, halaber, Realeko Jon Martin eta Beñat Turrientes ere deitu ditu, Espainiako selekzioaren lehenengo asteko entrenamenduetan ere ibiltzeko.
Deialdian, nabarmentzeko modukoa da ez dela sartu, azkenean, Alex Remiro; izan ere, De la Fuentek, orain arte, ia beti deitu izan du atezain nafarra. Azkenean, baina, Realeko jokalaria ez da Munduko Txapelketan arituko.
Realeko beste jokalari batek ere, kasu honetan Ander Barrenetxeak, ezingo du Munduko Txapelketa jokatu; donostiarra deialditik at gelditu da, lesionatuta dabilelako.
Athleticen aldetik, Dani Vivian ez da txapelketan arituko; gasteiztarra ere izan ohi da De la Fuenteren zerrendetan, baina ez da sartu azken honetan.
Euskal taldeetan dabiltzan beste futbolariei dagokienez, hauek ere izango dira Munduko Txapelketan:
Osasuna: Victor Muñoz, Espainiarekin; Ante Budimir, Kroaziarekin.
Reala: Take Kubo, Japoniarekin; Gonçalo Guedes, Portugalekin; Duje Caleta-Car (lagapena amaitu zaio) eta Luka Sucic, Kroaziarekin.
Athletic: Aymeric Laporte, Espainiarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Moncayola: “Ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugu”
Jon Moncayolak onartu du Osasunak akats asko egin dituela eta bost gol sartuta oso zaila dela Lehen Mailan puntuak batzea.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek Osasuna airean ibili du, Lucas Boyek partida ikusgarria eginda (5-2)
Alavesek ondo merezita irabazi du Osasunaren aurkako derbia Mendizorrotzan, eta bigarren kokatu da ligako sailkapenean. Lucas Boye izan da protagonista nagusia, hiru gol sartuta. Talde gorritxoaren bi golak, berriz, Ante Budimirrek egin ditu.
Eibarrek bere bolada ona luzatu du Granadari aise irabazita Ipuruan (3-0)
Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.