Barrenetxea, Espainiako selekzioaren deialdiko berritasuna, Simon, Remiro, Soler, Laporte eta Oyarzabalekin batera
De la Fuentek Osasunako Victor Muñoez ere deitu du. Espainiak Serbiarekin neurtuko ditu indarrak martxoaren 27an, Vila-realen, eta Egiptorekin, hilaren 30ean, Bartzelonan.
Euskal taldeetako futbolariek pisu nabarmena dute berriro Espainiako selekzioaren azken deialdian, Luis de la Fuentek hainbat berritasun sartu baititu Serbia eta Egiptoren aurkako martxoko lagunartekoei begira.
Zerrendako berritasun nagusien artean Ander Barrenetxea Realeko jokalaria nabarmendu daiteke, eta Alex Remiro, Mikel Oyarzabal, Soler eta Martin Zubimendi (Arsena FC) ere ageri dira bertan.
Athletic taldeko jokalariei dagokienez, berriz, Unai Simon eta Laporte sartu dituzte deialdian. Dani Vivian ez da oraingoan zerrendan sartu.
Nico Williams eta Mikel Merino ere baja dira, lesionatuta daudelako.
Gainera, nobedadeen artean Osasunako Víctor Muñoz dago, lesioak direla-eta aldaketak eta hutsune garrantzitsuak dituen zerrenda batean.
Espainiak Serbia izango du aurkari martxoaren 27an, Vila-realen, eta Egipto, berriz, hilaren 30ean, Bartzelonan, 2026ko Munduko Txapelketarako behin betiko zerrenda kaleratu aurreko azken partidetan.
Serbia eta Egiptoren aurkako lagunartekoetarako zerrenda hauek osatzen dute:
- Atezainak:
Unai Simon (Athletic), David Raya (Arsenal/ING), Alex Remiro (Reala) eta Joan Garcia (Bartzelona).
- Defentsak:
Pedro Porro (Tottenham/ING), Marcos Llorente (Atletico Madril), Pau Cubarsi (Bartzelona), Aymeric Laporte (Athletic), Dean Huijsen (Real Madril), Cristhian Mosquera (Arsenal/ING), Marc Cucurella (Chelsea/ING), Alejandro Grimaldo (Bayer Leverkusen/ALE).
-Erdilariak:
Rodri Hernandez (Manchester City/ING), Martin Zubimendi (Arsenal/ING), Pedri (Bartzelona), Pablo Fornals (Betis), Carlos Soler (Real Sociedad), Fermin Lopez (Bartzelona), Ander Barrenetxea (Real Sociedad).
- Aurrelariak:
Dani Olmo (Bartzelona), Alex Baena (Atletico Madril), Victor Muñoz (Osasuna), Lamine Yamal (Bartzelona), Mikel Oyarzabal (Reala), Yeremy Pino (Crystal Palace/ING), Ferran Torres (Bartzelona), Borja Iglesias (Celta).
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Valverdek Athletic utziko du denboraldi honen amaieran
Entrenatzaileak 10 denboraldi eman ditu talde zuri-gorrian, hiru etapan banatuta.
FIFAko ordezkari teknikoak San Mamesen izan dira, 2030eko Munduko Txapelketari begira
Teknikariak, Bilboko futbol zelaian, egiaztatu dute Munduko Kopako partidak jasotzeko baldintzak betetzen dituela.
Rino Matarazzo, ostiralean Realak Vila-realen jokatuko duen partidaz: “Oso garrantzitsua da jokoa hobetzen jarraitzea"
Realak Ceramica futbol zelaian jokatuko du ostiralean, 21:00etan; neurketa hori hizpide, talde txuri-urdinaren entrenatzaileak nabarmendu du norgehiagoka "azterketa ona" dela, eta adierazi du erronka dela Vila-real bezalako talde bat menderatzen saiatzea.
Barçak, Bayernek eta Liverpoolek aurkariak jipoitu eta sailkapena lortu dute; Atleticok, ordea, gehiago sufritu du
Barçak jipoia eman dio Newcastleri (7-2) bigarren zatian, Alemaniako taldeak Atalanta 4-1 hartu du mendean, eta talde ingelesak 4-0 irabazi dio Galatasarayri.
Manuel Gonzalez Etura Athleticeko jokalari ohia zendu da, 93 urte zituela
Athleticek besoko beltza eramango du haren omenez igandean, Betisen aurka. Hileta elizkizuna Deustuko San Felicisimo parrokian izango da, astelehenean, 19:00etan.
Sportingek kanporaketa irauli eta Bodoren ametsa zapuztu du, eta PSGk, Real Madrilek eta Arsenalek aurrera egin dute
Sportingek 5-0 irabazi dio Norvegiako taldeari, Lisboan. PSGk 0-3ko emaitzarekin aise irabazi dio Chelseari. Zuriek Cityren markagailua iraultzeko saiakera eragotzi dute Viniciusen bi golei esker (1-2), eta Arsenalek Leverkusen gainditu du etxean (2-0).
Realak 612 sarrera gehiago banatuko ditu Kopako finalerako, guztira 15.643
Realaren 22.134 bazkidek asteazken honetan, 13:00etan, egingo den zozketan sarrera bat lortzeko aukera dute.
Iñaki Williams, Ghanako deialdian, Munduko Txapelketaren aurreko azken zerrendan
Talde afrikarrak Austria bisitatuko du, Vienan, datorren ostiralean, hilak 27, eta Alemania, Stuttgarten, astelehenean, hilak 30.