River Platek Coudet bere entrenatzaile berria izanen dela baieztatu du
Talde argentinarrak indemnizazio bat ordaindu dio Alavesi, entrenatzailea sinatu ahal izateko. Coudetek Marcelo Gallardo ordezkatuko du River Platen.
River Platek Eduardo “Chacho” Coudet baieztatu du entrenatzaile berri moduan. Talde argentinarrak indemnizazio bat ordaindu dio Alavesi, entrenatzailea sinatu ahal izateko; Marcelo Gallardo ordezkatuko du River Platen.
Horrela, Coudetek Argentinako Apertura Txapelketaren B multzoko zazpigarren postuan dagoen taldearen entrenatzaile postua bereganatu du. Alavesen, Coudetek 55 partida ofizian zuzendu zituen 2024ko abenduaren 2tik. Talde gasteiztarrak Quique Sanchez Flores sinatu du Coudet ordezkatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
ARGAZKI-GALERIA: Reala-Athletic Kopako finalerdiak utzitako irudirik onenak
Realak eta Athleticek 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako finalaurrekoaren itzuliko neurketa jokatu dute. Hemen daude ikusgai Kopako euskal derbiak utzitako irudi ederrenetako zenbait.
Realak abantailaz ekingo dio kopako derbiaren bigarren neurketari, eta Athleticek kemenez egingo dio aurre Anoetako norgehiagokari
Ruperez, Odriozola eta Kubo ez daude jokatzeko moduan, baina Oskarsson bueltan izango du Matarazzok. Joanekoarekin alderatuta, Valverdek lau jokalari garrantzitsu sartu ditu deialdian, Vivian, Yuri, Berenguer eta Sancet, eta orduan zigortuta zegoen Paredes ere bai.
Atletico Madril izango da Realaren edo Athleticen aurkaria Sevillako finalean
Bartzelonak joaneko partidako desabantaila murriztu du hiru golekin (3-0), baina luzapena behartzeko laugarrena falta izan zaio.
Braulio Vazquez: “Egon nahi dudan lekuan nagoela erakutsi dut, zoriontsu naizen lekuan”
Braulio Vazquez aurkeztu dute Osasunako kirol zuzendari 2029ra arte. Galiziarra Osasunan kirol zuzendari gisa denbora gehien egon den gizona izango da. Prentsaurrekoan adierazi duenez, "hori niretzat harro egoteko modukoa da", eta klub garrantzitsuen aukerak izan dituela gaineratu du.
Quique Sanchez Flores, Alaveseko entrenatzaile berria
Gasteizko klubak Eduardo Chacho Coudet ordezkatzeko aukeratu du 61 urteko entrenatzailea; izan ere, River Plate taldeak Coudet fitxatu du. Sanchez Flores, EA Sports Ligan, Getafe, Valentzia, Atletico Madril, Espanyol eta Sevilla zuzendu ditu. 2028ra arte sinatu du Alavesekin.
Coudetek Alavesen entrenatzailea izateari utzi dio
Argentinarra 2024ko abenduan hasi zen euskal taldea zuzentzen, Luis Garcia Plazaren ordez. 2024-2025 denboraldian, Coudet entrenatzaile zebilela, Alavesek EA Sports Ligako azken-aurreko jardunaldian lortu zuen mailari eustea, eta 2025-2026an jaitsiera postuetatik kanpo ibili da.
Valverde: "Gure asmoa argia da, garaipena bilatzera goaz"
"Talde bakoitzak bere baliabideak ditu, estilo desberdinak ditugu", adierazi du Athleticen entrenatzaileak; Valverdek talde zuri-gorriak Realaren aurka asteazkenean jokatuko duen Errege Kopako partida izan du hizpide.
Realaren zaleek talde txuri-urdinaren autobusari harrera eginen diote, asteazkenean, Kopako derbiaren aurretik
Rino Matarazzoren taldearen autobusak realzaleen animoak jasoko ditu, 19:00etatik aurrera, Anoeta hotelean hasita.
Carmen Alvarezek 2028ra arte berritu du Eibarrekin
Aurrelaria bigarren aldia ari da betetzen Eibarren; 2021ean, Atletico Madrilek utzita ailegatu zen Ipuruara, eta 2024-2025 denboraldian itzuli zen talde armaginera.