Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Reala-Osasuna, Alaves-Rayo Vallecano eta Cultural Leonesa-Athletic, Errege Kopako final-zortzirenetan

Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte, eta urtarrilaren 13an, 14an edo 15ean izango dira.

AIHEN (REALA) ETA VICTOR (OSASUNA).

Realak eta Osasunak derbia jokatuko dute, final zortzirenetan. Argazkia: Europa Press.

2025-2026 denboraldiko Errege Kopako final-zortzirenetan, txanda horretarako sailkatuta dauden euskal taldeei dagokienez, kanporaketa hauek izango dira: Reala-Osasuna, Alaves-Rayo Vallecano eta Cultural Leonesa-Athletic. Hala zehaztu du asteazkenean Madrilen egin duten zozketak; kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte, eta urtarrilaren 13an, 14an edo 15ean izango dira.

Hala, Realak eta Osasunak, Anoetan, 2024-2025eko Errege Kopako final-laurdenetan jokatu zuten kanporaketa errepikatuko dute (orduan, Realak egin zuen aurrera, 2-0 irabazita); Alavesek, final-hamaseirenetan Sevilla kanporatu eta gero, Lehen Mailako beste aurkari bat hartuko du Mendizorrotzan; eta Athleticek Cuco Ziganda talde zuri-gorriko jokalari eta entrenatzaile ohiaren zelaian jokatuko du.

Hauek dira Errege Kopako final zortzirenetako kanporaketa guztiak:

Deportivo-Atletico Madril

Racing Santander-Bartzelona

Cultural Leonesa-Athletic

Albacete-Real Madril

Burgos-Valentzia

Betis-Elx

Reala-Osasuna

Alaves- Rayo Vallecano

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X