Euskal Selekzioa vs Palestina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jagoba Arrasatek 22 jokalari deitu ditu Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidarako

Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partida azaroaren 15ean izango da, San Mamesen, 20:30ean.
Jagoba Arrasate Euskal Selekzioaren entrenatzailea.
Jagoba Arrasate Euskal Selekzioaren entrenatzailea.

Jagoba Arrasate entrenatzaile berriatuarrak 22 jokalari deitu ditu Euskal Selekzioak Palestinaren aurka azaroaren 15ean, San Mamesen, 20:30ean, jokatuko duen partidan lehiatzeko. 

Mikel Jauregizar (Athletic), Jon Gorrotxategi (Reala) eta Borja Sainz (Porto) dira deialdian sartu diren izen aipagarrienetako batzuk, baina badira baja garrantzitsuak ere, hala nola Mikel Oyarzabal, Mikel Merino, Martin Zubimendi, Barrenetxea, Alex Remiro, Unai Simon, Dani Vivian eta Williams anaiak.

Hona hemen Jagoba Arrasateren deialdia, oso-osorik:

Atezainak

- Aitor Fernandez (Osasuna)

- Unai Marrero (Reala)

Atzelariak 

- Andoni Gorosabel (Athletic)

- Alvaro Nuñez (Elx)

- Aritz Elustondo (Reala)

- Unai Garcia (Panetolikos)

- Iñigo Lekue (Athletic)

- Igor Zubeldia (Reala)

- Unai Elgezabal (Levante)

- Aihen Muñoz (Reala)

Erdilariak

- Jon Gorrotxategi (Reala)

- Oier Zarraga (Udinese)

- Ander Guevara (Alaves)

- Hugo Rincon (Girona)

- Jon Guridi (Deportivo Alaves)

- Mikel Jauregizar (Athletic)

- Iñigo Ruiz de Galarreta (Athletic)

- Kike Barja (Osasuna)

Aurrelariak

- Nico Serrano (Athletic)

- Ivan Martin (Girona)

- Gorka Guruzeta (Athletic)

- Borja Sainz (Porto)

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X