Premier League
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txiki Begiristainek Manchester City utzi du, klubean hamahiru denboraldi emanda

Begiristain futboleko zuzendari lanetan, Manchester Cityk 21 titulu eskuratu ditu; tartean, 2022-23 denboraldiko Txapeldunen Liga.
Txiki Begiristain, eskuinetara. Argazkia: Europa Press.
Txiki Begiristain, eskuinetara. Argazkia: Europa Press.

Txiki Begiristainek Manchester City taldeko futbol zuzendaria izateari utzi dio, kargu horretan hamahiru denboraldi emanda, klub britainiarrak ostegun arratsaldean ofizialki baieztatu duenez. Begiristain futboleko zuzendari lanetan, Manchester Cityk 21 titulu eskuratu ditu; tartean, 2022-23 denboraldiko Txapeldunen Liga.

Hugo Viana jokalari ohi portugaldarrak ordezkatuko du olaberritarra. Manchester Cityk hainbat ekitaldi iragarri ditu, Txiki Begiristain omentzeko, klubean izandako ibilbide bikainagatik.

Guztira, besteak beste Realean aritu zen jokalari ohia Manchester Cityko futbol zuzendari izan den bitartean, talde horrek irabazi ditu zazpi Ingalaterrako Liga, bi Kopa, Txapeldunen Liga bat, FIFAko Kluben Munduko Txapelketa bat, eta Europako Superkopa bat.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X