Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olympique Lyonek Lehen Mailan jarraituko du, aurkeztutako helegiteak aurrera egin baitu

Kontroleko eta Kudeaketako Zuzendaritza Nazionalaren iritziz, Frantziako klubak, orain, baditu finantza-berme nahikoak. Kontroleko eta Kudeaketako Zuzendaritza Nazionalak berak, ekainaren 24an, Bigarren Mailara jaitsiarazi zuen Olympique Lyon, 175 milioi euroko zorra baitzuen.
Diogo Dalot Olympique Lyon taldeko jokalaria, 2024-25 denboraldiko partida batean (Europa Press).
Diogo Dalot Olympique Lyon taldeko jokalaria, 2024-25 denboraldiko partida batean (Europa Press).

Olympique Lyonek, azkenean, Frantziako Lehen Mailan jarraituko du; izan ere, Kontroleko eta Kudeaketako Zuzendaritza Nazionalak, alegia, Frantziako Ligako kluben finantzak gainbegiratzen dituen erakundeak, erabaki zuen, ekainaren 24an, Auvernia-Rodano-Alpeetako kluba Bigarren Mailara jaistea, 175 milioi euroko zorra batengatik, baina, orain, erakunde horrek berak ebatzi du klubak badituela finantza-berme nahikoak.

Aresek, alegia, Olympique Lyon taldearen inbertsio-funts hartzekodun nagusiak, orain arte presidente izan den John Textor estatubatuarra kargugabetu zuen duela egun batzuk, eta Michele Kang estatubatuarra jarri du haren ordez. Hori bai, Kontroleko eta Kudeaketako Zuzendaritza Nazionalak ezarri du gainbegiratuko dituela langileen soldatak, bai eta soldata horiek proposatutako aurrekontuan zer eragin izan lezaketen ere.

Olympique Lyonek zazpi aldiz irabazi du Frantziako Liga txapelketa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X