Kluben Munduko Txapelketa 2025
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Monterreyk aurpegia eman du Interren aurka, Kluben Munduko Txapelketan egindako debutean

Talde berean (E), River Plate nagusitu da Urawa Redsen aurka, 3-1. Era berean, beste bi hitzordu izan dituzte F taldean: Fluminense-B. Dortmund (0-0) eta Ulsan Hyundai Horang-Mamelodi Sundows (0-1).
Rayados-Inter Milan partidaren argazkia
Rayados-Inter Milan partidaren argazkia

Sergio Ramosek eta Lautaro Martinez argentinarraren golekin, Rayados Monterreyk eta Inter Milanek bana berdindu dute asteartean, Kluben Munduko FIFA Txapelketaren E taldeko partidan, Pasadenan (Kalifornia).

Horrez gain, River Plate nagusitu da Urawa Reds Diamondsen aurka, E taldean jokatutako norgehiagokan, Facundo Colidiok, Sebastian Driussik eta Maxi Mezak sartutako golei esker.

F taldean, Borussia Dortmundek eta Fluminensek hutsean amaitu dute astearteko partida; Ulsan Hyundai Horag talde hegokorearrak irabazi dio Mamelodi Sundows hegoafrikarrari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X