Lagapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanadrik Alavesen jokatuko du, Athleticek utzita

Hain zuzen ere, Sanadri Arabako taldetik iritsi zen Lezamara, bertan bost denboraldi eman ondoren.
Marta San Adrián 'Sanadri'. Argazkia: @AthleticClubFem
Marta San Adrián 'Sanadri'. Argazkia: @AthleticClubFem

Athletic eta Alaves "akordio batera" iritsi dira Marta San Adrian 'Sanadri' jokalari zuri-gorria "utzita" atera dadin talde gasteiztarrera "denboraldi honen amaierara arte, mailegua beste urtebetez luzatzeko aukerarekin", talde bilbotarrak jakinarazi duenez.

Aurrelari donostiarrak "protagonismo handiagoa izan nahi du" Arabako taldean, Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailan jokatzen duena. Hain zuzen ere, Sanadri Arabako taldetik iritsi zen Lezamara,  bertan bost denboraldi eman ondoren.

Denboraldi honetan Ligako bederatzi partidatan parte hartu du, guztietan aulkitik irtenda. Guztira, 31 partida jokatu ditu 'lehoi' gisa eta bi gol sartu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X