Realak irabazi du Osasunaren aurkako partida, golez betetako euskal derbi batean
Realak garaipena lortu du Osasunaren aurka (3-4) Sadarren, eta talde txuri-urdinak 31 punturekin eta Europarako postuetan sartuta eman dio amaiera urteari. Gorritxoek, aldiz, 23 punturekin eman diote amaiera 2019ari.
Erritmo biziarekin hasi da neurketa eta talde bakoitzak abagune bana izan du lehen minutuetan. Osasunak izan du aurrea hartzeko lehen abagunea zortzigarren minutuan, baina Aridaneren errematea kanpora joan da, baloiak zutoina jo ostean. Bost minutu beranduago, Realaren erantzuna etorri da atea aurkitu ez duen Willian Joseren errematearekin. Talde txuri-urdinak izan duen lehen abagunearen ostean, baloiaren jabe egin da Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldea, eta Osasuna tokitik ateratzea lortu du. Aridanek atepetik atera behar izan du Willian Joseren errematea 15. minutuan, eta, minutu bat beranduago gola sartu du Realak, Oyarzabalen bitartez (0-1). Odegaardek pase bikaina eman dio, eta gipuzkoarrak ez du barkatu. Osasunari ez dio gola asimilatzeko denborarik eman, Portuk 0-2koa sartu baitu, 18. minutuan. Baloia ateratzerakoan Estupiñanek kontrol txarra egin du, Portuk baloia berreskuratu, eta Sergio Herrera atezaina gainditu du.
Realaren bi golek min handia egin diote talde gorritxoari, eta kosta egin zaio abaguneak sortzea, nahiz eta Remiro atezainak gola eragotzi behar izan duen Ruben Garciak txilenaz egin duen erremateari erantzun bikaina emanda. Bi minutu beranduago, 28. minutuan, Odegaardek 3-0ekoa egin du, faltaz gol bikaina sartuta.
Lehen zatiaren azken txanpan, Ruben Garciaren jaurtiketa gora joan da, eta Sergio Herrera atezainak txuri-urdinen gola eragotzi du, Willian Joseri buruz burukoa irabazita. Bi taldeak atsedenaldira 3-0eko emaitzarekin joango zirela ematen zuenean, Aridanek gola sartu du gorritxoentzat (3-1) azken jokaldian. Roberto Torresen erdiraketa sare barrura bidali du, buruz.
Lehen zatiaren amaieran sartu duen golak suspertuta,Osasunak erasokor ekin dio bigarren zatiari, eta gola sartu du Chimy Avilaren bitartez (2-3), 49. minutuan; Llorentek huts egin du, eta aurrelari gorritxoak sare barrura bidali du errematea. Neurketa berdintzeko aukera izan du Ruben Garciak, baina Remiro atezainak gola eragotzi du, 56. minutuan. Lau minutu beranduago, Chimy Avilak abagune bikaina alferrik galdu du, atetik gertu kontrol txarra eginda.
Gaizki pasatzen ibili da Reala bigarren zatiko lehen ordu laurdenean, nahiz eta Gorosabelek gertu izan duen partida erabakita utz zezakeen gola, baina Herrera atezainak eragotzi du gelditu bikaina eginda. Ondoren, Osasunak erasora jotzen jarraitu du eta larri ibili da talde txuri-urdina. Hala ere, 72. minutuan, Roncagliak umekeria galanta egin du Le Normandi ukondokada bat emanda, eta egotzia izan da txartel gorria ikusi ostean.
Jokalari bat gutxiagorekin ere erasora jo du Nafarroako taldeak, baina Realak laugarren gola sartu du Isaken btartez (2-4). Gol horrek neurketa erabakita utzi duela ematen zuen, baina Chimy Avilak 3-4koa sartu du 84. minutuan, berak egindako jokaldi bikain bati amaiera ezin hobea emanda. Azken minutuetan, ordea, Osasunak ez du aukerarik sortzeko gaitasunik izan, eta hiru puntuak Realak eraman ditu.
Fitxa teknikoa:
3 – Osasuna: S. Herrera; Roncaglia, David Garcia, Aridane, Estupiñan (Juan Villar, 87. min); Roberto Torres, Darko (Moncayola, 75. min), Oier, Ruben Garcia, Adrián (Merida, 74. min), Chimy Avila.
4 – Reala: Remiro; Zaldua, Llorente, Zubeldia, Monreal (Gorosabel, 45. min); Portu, Guevara (Le Normand, 67. min), Merino, Oyarzabal; Odegaard, Willian Jose (Isak, 76. min).
Golak: 0-1: 15. min: Oyarzabal, 0-2: 18. min: Portu, 0-3: 28. min: Odegaard, 1-3: 46. min: Aridane, 2-3: 49. min: Chimy Avila, 2-4: 79. min: Isak, 3-4: 84. min: Chimy Avila.
Epailea: Medie Jimenez. Txartel horiak atera dizkie Aridane, Herrera, Brasanac, Merida eta Estupiñan Osasunako jokalariei, baita Willian Jose eta Zubeldia Realeko futbolariei. Txartel gorria atera dio Roncaglia Osasunako jokalariari (71. min) eta Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea egotzi du bi txartel horia aterata.
Zure interesekoa izan daiteke
Atletico, Leverkusen, Bodø/Glimt eta Newcastle, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara
Emaitza altuko markagailuek, Milaneko ezustekoak eta nagusitasunez ebatzitako kanporaketek erabaki dituzte final-zortzirenetarako sailkapenak.
Alejandra Estefaniari ebakuntza egin diote berriro eskuineko belaunean
Erdilari zuri-gorriari artroskopia egin diote eskuin belaunean. Jokalariak larri lesionatu zen eskuin belaunean 2024ko irailean.
Pablo Ibañez: “Irabazteko eta aurrerapauso bat emateko gaitasuna dugun une garrantzitsuetan, ez dugu egiten”
Alavesek berdindu egin du Gironaren aurka Mendizorrotzan (2-2). Arabako taldeak ez du nahi zituen hiru puntuak eskuratzea lortu, beraz, Pablo Ibañezek esan digunez "garaipena laster heldu behar da". Martxoaren 27an Levanteren aurkako partidan hori izango da babazorroen helburua.
Lucas Boyek, bere bi golekin, puntu bat erreskatatu du Mendizorrotzan Gironaren aurka (2-2)
Coudeten taldea partida hasi eta berehala aurreratu da aurrelari argentinarraren gol bati esker, baina Gironak berdinketa lortu du lehen zatian eta markagailua irauli du atsedenaldiaren ostean. Neurketaren azken minutuetan binakoa egin du Boyek.
Sansek nagusitasunez irabazi dio Cadizi Nuevo Mirandillan (0-2)
Txuri-urdinen bigarren taldeak ondoz ondoko hirugarren garaipena lortu du Cadiz mendean hartuta. Donostiako taldeak sendotasuna eta eraginkortasuna erakutsi ditu, etxeko harmailetan atsekabea nagusitu den norgehiagokan.
Baskoniari omenaldia, Alaves-Girona partidaren hasieran
Alaves eta Gironaren arteko partida hasi baino lehen, Baskoniari omenaldia egin diote Mendizorrotzan, atzo, Valentzian, Saskibaloiko Errege Kopako finala irabazteagatik. Markus Howardek egin du ohorezko sakea, Tadas Sedekerskis kapitainak garaikurra zaleei eskaintzen zien bitartean.
Mallorcak Jagoba Arrasate kargugabetu du
Taldearen zuzendaritzak azaldu duenez, "klubak aro berri bat irekitzeko duen borondateari erantzuten dio erabakiak, egungo dinamikari buelta emateko eta aurretik den denboraldiari aurre egiteko".
Cultural Leonesak kargutik kendu du Ziganda
Entrenatzaile nafarrak agur esan dio Leoneko taldeari 20 jardunalditan sei garaipen eta zazpi berdinketa lortu ostean, azkena Leganesen zelaian (1-1).
Unai Marrerok kontratua luzatu du 2030era arte
Azpeitiako atezainak txuri-urdinen atea defendatuko du lau denboraldi gehiagoz.
Realak beste garaipen bat eskuratu du Espanyol garaituta (2-1)
Realak beste garipen bat lortu du RCD Espanyioli 2-1 irabazita gaur arratsaldean Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 21. jardunaldiko partidan. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira hasieratik amaierara arte.