Hiru denboraldiko akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gozatu Lehen eta Bigarren Mailako gol eta laburpen guztiekin, eitb.eusen

Erabiltzaileek eskura izango dituzte jardunaldi guztietako irudiak eitb.eus atarian, eta partekatzeko aukera ere izango dute telefono mugikorretan, tabletetan, ordenagailuetan eta Smart TVetan.
LaLigako baloi ofiziala
LaLigako baloi ofiziala

Lehen eta Bigarren Mailako partida guztien irudiak ikusteko aukera dago jada eitb.eus atarian, Athleticen, Realaren, Eibarren, Alavesen eta Osasunaren partidak barne.

Horrela, webgunera sartzen diren erabiltzaileek jardunaldi osoko golekin eta jokaldi onenekin gozatu ahal izango dute. Halaber, laburpen horiek telefono mugikorretan, tabletetan, ordenagailuetan eta Smart TV delakoen bidez partekatzeko aukera izango dute.

Laburpenak eta golak eskaintzeko akordioak hiru urteko iraupena dauka, hau da, 2019-2020ko denboraldia, 2020-2021koa eta 2021-2022koa hartzen ditu, eta euren IP helbideak Euskal Autonomi Erkidegoan eta inguruan kokatuta dutenek ikusi ahal izango dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X