Play-outa (joanekoa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Real Unionek berdinketa lortu du Jumillan, eta abantaila txikia hartu du

Irungo taldeak eta Jumillak bina bukatu dute Bigarren B Mailan jarraitzeko kanporaketaren joaneko partida.
20190527150146_jumillarealunion_
18:00 - 20:00
Jumilla - Real Union partidako golak

Real Unionek eta Jumillak bina bukatu dute Bigarren B Mailan jarraitzeko kanporaketaren joaneko partida. Ondorioz, Irungo taldeak abantaila txikia hartu du datorren asteko itzuliko neurketarako.

Norgehiagokako zortzigarren minutuan, epaileak Real Unionen aldeko penaltia adierazi du. Galanek hartu du jaurtiketa egiteko erantzukizuna, eta 0-1ekoa sartu du. Gol horrek eman dion abantailarekin joan da talde irundarra atsedenaldira.

Bigarren zatia ez da ondo hasi Gipuzkoako taldearentzat, Jumillak berdinketa (1-1) jarri baitu markagailuan, Manolo Lopezen bitartez, 54. minutuan. Hala ere, Real Union ez da behera etorri, eta Iosu Esnaolak 1-2koa sartu du, 70. minutuan.

Garaipena oso gertu izan du Irungo taldeak, baina Jumillak bigarrena egin du luzapenean, Boubaren bitartez (2-2). Beraz, datorren asteburuan erabakiko da kanporaketa, Stadium Galen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X