Bana egin dute Realak eta Eibarrek Anoetako euskal derbian
Bana egin dute Realak eta Eibarrek Anotan jokatutako euskal derbian. Armaginek gehiago merezi zuten Realak aurrea hartuta gerora besoak jaitsi dituenean, baina, azkenean, puntu bana eskuratu dute bi taldeek.
Hain zuzen ere, Realaren historiako golik goiztiarrena izan da igande honetakoa, izan ere, Juanmik partidaren aurreneko hamaika segundoetan egin du gola, hainbat zale oraindik heltzear edota jesartzen zeudenean. Juanmik egin du gola Oyarzabal eta Sangalliren abileziari esker.
Txuri-urdinak lasaitu egin dira eta Jose Luis Mendilibarren taldeak nagusitasuna bere egin du nahiz eta ateari begira ez duen asmatzerik izan eta lehen zati amaieran markagailua Realaren aldekoa zen.
Armaginen aukerarik argiena, alegia, 34. minutuan iritsiko zen, zeinetan Rulli ez den baloiaren bila atera eta Marc Cardona asmatzeko zorian egon den.
Gerora etorriko zitzaion Eibarri horrenbeste minututan landutako jokoaren fruitua, 84. minutuan, Joan Jordanek berdinketaren gola egin duenean. Alegia, Mendilibarrek Cote hegalekoa zelaitik atera ta Pedro Leon sartu ondoren iritsi da gola faltaz.
Bukatzeko, epaileak Mikel Oyarzabalen gola ezeztatu du luzapenean jokalari txuri-urdina jokoz kanpo zegoelako.
Fitxa teknikoa:
1.- Reala: Rulli; Zaldua, Aritz, Llorente, Muñoz; Zubeldia (Joan Bautista, 89.min), Sangalli (Ruben Pardo, 65.min), Merino; Juanmi, Barrenetxea (Sandro, 55.min), Oyarzabal.
1.- Eibar: Dmitrovic; De Blasis, Oliveira, Sergio Älvarez, Cote (Pedro Leon, 81.min); Orellana, Escalante, Jordan, Cucurella; Marc Cardona (Charles, 77,min), Sergi Enrich.
Epailea: Jaime Latre.
Golak: 1-0, 1.min: Juanmi. 1-1, 84.min: Jordan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ansotegiren Real berriak Eldenseri egingo dio bisita eta Eibarrek Elx hartuko du Ipuruan
Talde txuri-urdina emaitza krisian murgilduta iritsiko Eldara, eta Jon Ansotegik Sergio Franciscoren tokia hartu berritan. Bestalde, armaginek, jaitsiera postuetan, bi partida erabakigarri jokatuko dituzte aste honetan etxean.
“Merkatura joateko dirua daukagu”, ohartarazi du Braulio Vazquezek
Taldea neguko merkatuan berrindartzeko lanean ari dela baieztatu du Osasunako kirol zuzendariak, hala ere, gaur egungo merkatuaren konplexutasuna onartu du.
Yurik giharretako lesioa du, eta Egiluz korrika hasi da ia bost hilabete geroago
Zarautzeko hegalekoak lesioa du "eskuin hankako muskulaturan", eta, ondorioz, Athletici urtea amaitzeko geratzen zaizkion bi partidetan ez du jokatzerik izango. Bestalde, erdiko atzelari bizkaitarra bakarrik aritu da lanean, abuztuaren 6an ebakuntza egin ondoren.
Alavesek galdu egin du Real Madrilen aurka (1-2)
Mbappek lehen gola sartu eta Carlos Vicentek partida berdindu du, baina Rodrygoren golak garaipena eman dio talde zuriari.
Carlos Vicente: "Partidua irabaztekotan egon garela uste dut"
Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 16. jardunaldian Real Madrilen aurka jasotako porrotaz (1-2) hitz egin du. Taldeak azken unera arte borrokatu duela azpimarratu du, eta bere golaren ostean Mendizorrotzan partida irabazteko aukerak izan dituztela adierazi du.
Aitor Paredes: "Partida honetatik gauza asko ikasi eta hobetu behar ditugu"
Athleticek porrota jaso du Celtaren aurka (2-0), Balaidosen. Zuri-gorriek partida irabazi behar zuten goiko postuetan geratu nahi bazuten, baina ez dute lortu. Aitor Paredesek kontatu diguna, bideo honetan.
Oviedok Luis Carrion kargutik kendu du, Sevillako jipoiaren ondoren
Carrion urrian itzuli zen Oviedora, Veljko Paunovicen ordez.
Athleticek estropezu egin du Balaidosen (2-0)
Swedberg eta El-Abdellaouiren golek eta Nico Williamsek huts egindako penaltiak Athletic porrotera eraman dute.
Txuri-urdinen erakustaldia Zubietan Deportivoren aurka (3-0)
Realak 3-0 irabazi dio Deportivori Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 14. jardunaldiko partida. Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik, jokoan zein aukeretan. Lucia Pardoren, Emma Ramirezen eta Klara Cahynovaren golek, etxeko taldearen nagusitasuna islatzeaz gain, 3 puntuak etxean geratzea ekarri dute.
Sanse jaitsieratik atera da Deportivo jipoituta (0-3)
Etxetik kanpo lortutako lehen garaipenean, talde txuri-urdinak partida osoa jokatu du azken postuetatik ateratzeko.