Athleticek azken minutuan lortu du garaipena Eibarren aurka
Athleticek 0-1 irabazi dio Eibarri Ipuruan jokatutako euskal derbia eta bertan lortutako hiru puntuei esker, zuri-gorriak Europako postuetara itzuli dira. Athletic seigarren da sailkapenan, 56 punturekin. Armaginak Europako ametsetik aldendu dira porrot honekin eta zortzigarren postuan jarraitzen dute, gaurko aurkariarengandik sei puntura.
Lehen zatia intentsitate askokoa izan da, baina ia abagunerik gabekoa. Antzerako baloi jabetza izan dute bi taldeek eta atezainek ez dute lanik izan. Eibarrek erdiraketa asko bidali ditu areara, baina ez du Athleticen defensa-lerroa arazoetan jarri. Zuri-gorriak baloi luzeen bitartez saiatu dira arriskua sortzen, baina ez dute lortu. Zortzigarren minutuan Eibarrek penaltia eskatu du San Josek area barruan baloia eskuz ukitu duelako; epaileak, ordea, ez du ezer adierazi.
Bigarren zatia hasi bezain laster, etxeko taldeak gola sartzeko abagune argia izan du: Enrich bakarrik geratu da Keparen aurrean eta atezainak armaginen gola eragotzi du, errematea desbideratuta. Norgehiagokako 55. minutuan Eibar jokalari bat gutxiagorekin geratu da Escalantek txartel gorria ikusi baitu Muniaini egindako sarrera itsusi batengatik. Ordutik aurrera Athletic izan da baloiaren jabe eta abaguneak sortzen hasi da. Raul Garciak zutoinera bidali du errematea 62. minutuan eta lau minutu beranduago Yoel atezainak Athleticen gola eragotzi du Muniani geldiketa ona eginda. Nafarroako jokalariak pasea emateko aukera izan du, baina jokaldia berak amaitzea erabaki du, eta gaizki atera zaio. Ondorengo minutuetan, ordea, Eibarrek ondo eutsi dio Athletici eta Valverdek zuzentzen duen taldeari asko kosta zaio gol-aukerak sortzea. Ematen izan du partida golik gabe berdinduta amaituko dela, baina 93. minutuan Raul Garciak 0-1ekoa sartu du. Beñatek falta jaurtiketa bikaina egin, Yoel atezainak erantzun ikusgarria eman dio baloia desbideratuta eta aldaratzean Raul Garciak garaipenaren gola sartu du.
Fitxa teknikoa:
0 - Eibar: Yoel; Capa, Ramis, Galvez, Antonio Luna (David Juncà, m. 41); Pedro Leon, Escalante, Dani Garcia, Inui (Christian Rivera, m. 58); Sergi Enrich (Adrian, m. 88), eta Kike Garcia.
1 - Athletic Club: Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; Iturraspe (Beñat, m. 63), San Jose; Williams (Susaeta, m. 85), Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz (Sabin Merino, m. 80).
Gola: 0-1. m. 94. Raul Garcia.
Epailea: Carlos del Cerro Grande.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Iraola kontratua berritzearen inguruan ari da hizketan Bournemouthekin, baina akordiorik gabe
Iraolak hiru denboraldi daramatza Bournemouthen, eta klubak kontratua berritu nahi dio, baina honek ez du oraindik erabaki zein izango den bere hurrengo urratsa.
Ander Guevara: “Alavesekin 100 partida betetzea gauza inportantea da niretzat"
28 urteko gasteiztarrak 100. partida jokatu zuen Arabako taldearekin aurreko asteburuan, Osasunaren aurkako derbian. Asteburu honetarako beste erronka bat dauka: Alavesek Realaren aurka jokatuko duen derbia irabaztea.
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Toni Martinez: “Atzetik hasten zarenean partida bikoitza da"
Toni Martinez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka 2-2 berdindu ondoren.