Inor pozik uzten ez duen berdinketa Osasunaren eta Eibarren artean
Osasunak eta Eibarrek bana (1-1) berdindu dute Sadarren astelehen honetan jokatu duten derbian. Berdinketak ez du bi taldeetako bat ere pozik uzten. Eibar 40 punturekin mantentzen da sailkapeneko zortzigarren postuan, baina zortzi puntura du orain seigarren posizioa. Osasunak 11 puntu ditu, eta sailkapeneko azken postuan jarraitzen du, salbazioa 14 puntura duelarik.
Armaginek izan dute norgehiagokako lehen abagunea laugarren minutuan, baina Arbillaren erdiraketa pozoindua Sirigu atezainak desbideratu behar izan du. Sei minutu beranduago Arbillak berak eragotzi du Osasunaren gola, baloia atepetik aterata. Osasunako atezainak lan eskerga izan du lehen zatian; 14. minutuan Sergi Enrichen erremateari erantzun ona eman dio, eta 24. minutuan atezain gorritxoak armaginen gola eragotzi du Inuiren jaurtiketa bikaina desbideratuta. Hurrengo jokaldian, gora bidali du errematea Escalantek. Lehen zatia amaitu orduko, Salvatore Siriguk beste gelditu bat egin du Inuiren jaurtiketaren aurrean. Atezain gorritxoa protagonista izan da lehen 45 minutuetan eta partida atsedenaldira golik gabe iristearen eragilea ere izan da.
Bigarren zatia bizi hasi da, eta hasierako minutuetan talde bakoitzak abagune on bana izan du. Lehenengo Osasunak izan du partidako lehen gola sartzeko aukera, baina Sergio Leonen errematea Yoel atezainak harrapatu du; hurrengo jokaldian, aldiz, Eibarrek izan du aukera eta Oier Sanjurjok atepetik atera du Inuiren errematea. Lasaitasunezko minutu batzuen ostean, etxeko taldeak bi abagune argi izan ditu. Norgehiagokako 62. minutuan Vujadinovicek buruz egin duen errematea oso gutxigatik kanpora joan da, eta minutu bat beranduago Roberto Torresek egindako jaurtiketa kanpora joan da, zutoina jo ostean. Gorritxoak nagusi izan dira bigarren zatian eta Eibar ezinean ibili da, baina talde armagina une txarrenak pasatzen ibili denean Capak hegaletik erdiraketa egin eta zelairatu berria izan den Kike Garciak 0-1ekoa sartu du, 72. minutuan. Markagailuan aurrea hartu arren, pozak ez dio asko iraun talde armaginari. Izan ere, 79. minutuan Kenan Kodrok banakoa (1-1) sartu du Jaime Romeroren erdiraketa ona sare barrura bidalita. Golak indarra eman dio Osasunari eta 83. minutuan bigarren gola sartzeko abagunea izan du, baina Yoel atezainak gola eragotzi du Raoul Loeren burukada desbideratuta. Hiru minutu beranduago Eibarreko atezainak berriro bere taldea salbatu du Oriol Rieraren erremateari erantzun bikaina emanda. Azken txanpan bi taldeetako batek ere ez du abagunerik sortu eta neurketa berdinduta amaitu da.
Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Sirigu; Aitor Buñuel, Oier, Vujadinovic, Fuentes (Oriol Riera, m.82); Raoul Loe, Causic (Fran Mérida, m.63); Sergio Leon (Clerc, m.74), Roberto Torres, Jaime; eta Kenan.
1 - Eibar: Yoel; Capa, Ramis, Lejeune, Arbilla; Escalante, Dani García (Rivera, m.83); Pedro Leon, Adrian (Kike García, m.71), Inui (Peña, m.63); eta Sergi Enrich.
Golak: 0-1, m.72: Kike García. 1-1, m.79: Kenan.
Epailea: Jaime Latre.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Iraola kontratua berritzearen inguruan ari da hizketan Bournemouthekin, baina akordiorik gabe
Iraolak hiru denboraldi daramatza Bournemouthen, eta klubak kontratua berritu nahi dio, baina honek ez du oraindik erabaki zein izango den bere hurrengo urratsa.
Ander Guevara: “Alavesekin 100 partida betetzea gauza inportantea da niretzat"
28 urteko gasteiztarrak 100. partida jokatu zuen Arabako taldearekin aurreko asteburuan, Osasunaren aurkako derbian. Asteburu honetarako beste erronka bat dauka: Alavesek Realaren aurka jokatuko duen derbia irabaztea.
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Toni Martinez: “Atzetik hasten zarenean partida bikoitza da"
Toni Martinez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka 2-2 berdindu ondoren.