Alavesek luzapenean kanporatu du Osasuna
Alavesek eta Osasunak Errege Kopako bigarren kanporaketan neurtu zituzten indarrak Mendizorrotzako futbol-zelaian.
Aurreko asteburuan, Ligan, Sadarren jokatutako partidan aise irabazi zuten gasteiztarrek (1-3) eta Kopako neurketan luzapenean erdietsi zuten garaipena. Sangallik eta Despotovicek egin zituzten bi golak.
Fitxa Teknikoa:
2 Alaves: Goitia; Galan (Sangalli, 76'), Migue, Einar, Xabi Castillo, Manu Garcíi, Sergio Llamas, Tejera, Juanma (Juli, 27'), Toti (Manu Barreiro, 65'), Despotovic.
0 Osasuna: Santamaría, Echaide, David Garcia, Unai García, Cadamuro, Jose Garcia (M. Flaño, 112'), Nekounam, Maikel, Roberto Torres (Ansafarid, 116'), Onwu, Kodro (Álex, m. 81).
Golak: 1-0, 114': Sangalli. 2-0, 116': Despotovic.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: "Agian 0-0eko partida izan da, baina futbolean golak sartu behar dira"
Osasunako entrenatzaileak partida amaitu ostean emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, igande honetan Valentziaren aurka Mestallan jokatu duten neurketa "agian" 0-0ekoa izan da, eta ez 1-0ekoa, baina "futbolean golak sartu behar dira".
Osasunak atera jaurti gabe galdu du Valentziaren aurka (1-0)
Arrisku gutxiko partida izan da bi aldeetatik, eta Ramazanik penaltiz egin duen gola izan da atera egin duten jaurtiketa bakarra.
Deporrek luzapenean sartutako gol batek punturik gabe utzi du Sanse (2-3)
Astiazaran eta Ochieng jokalarien golekin markagailua irauli arren, Mikel Rodriguezen kanporaketak Zubietako partidaren azken minutuak baldintzatu ditu.
Zubeldia: "Oso garrantzitsua zen sentsazio onekin bukatzea"
Realeko jokalariak Mallorcaren aurka lortutako garaipenaz (0-1) hitz egin du, EA Sports Ligako 26. jardunaldian.
Reala garaile Mallorcan Europara gerturatzeko (0-1)
Carlos Solerrek lehen zatian sartutako golak 3 puntu eman dizkie txuri-urdinei, eta, bide batez, Europako postuetara gerturatu ditu.
Williams: "Pena da lehen kolpea jaso beharra gure mailarik onena ateratzeko"
Iñaki Williams Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 26. jardunaldian Rayo Vallecanoren aurka 1-1 berdindu ondoren.
Unai Simonek bizirik mantendu du Athletic Vallecasen (1-1)
Ligan bosgarren partida jarraian puntuak gehitu ditu Athleticek. Valverderen taldeak puntu bat berreskuratu du Vallecasen, Iñaki Williamsen gol ikusgarri bati eta Unai Simonen geldiketa erabakigarriei esker, Jorge de Frutosen gol batek etxeko taldea aurretik jarri eta gero.
Sivera: "Bat gutxiagorekin egotea traba izan da"
Alaveseko atezainak EA Sports Ligako 26. jardunaldian Levanteren aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-0).
Espiren azken uneko golek Alavesen lan ona zapuztu dute Levanten (2-0)
Babazorroak jaun eta jabe izan dira lehen zatian, gola sartzeko aukera asko izan dituzte, baina Parada kaleratzeak eta Espiren bi golek punturik gabe utzi dituzte bisitariak.
Lerga: "Ligako etenaldia burua lasaitzeko baliatuko dugu"
Datozen bi asteko geldialdiaren ostean, Athleticek indarberrituta eman nahi dio jarraipena F Moeve Ligari. Javi Lerga entrenatzaileak azken partidetan izandako emaitzen balorazioa egin du.