27. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athletic-Valentzia partida martxoaren 10ean jokatuko da, 12:00etan

Osasuna-Betis partida martxoaren 8an, ostiralean, jokatuko da 21:30ean. Atletico Madrilen eta Realaren arteko lehia martxoaren 10ean, igandean, jokatuko da 21:00etan.
Lehen itzuliko Valentzia-Athletic partidako irudia. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP) BBVA Ligako 27. jardunaldiari dagozkion ordutegiak jakinarazi ditu. Osasunak martxoaren 8an jokatuko du. Athleticek eta Realak, ordea, martxoaren 10ean jokatuko dute.

Osasuna-Betis partidak emango dio hasiera 27. jardunaldiari. Ostiralean, martxoaren 8an, jokatuko da gorritxoen eta andaluziarren arteko partida, 21:30ean.

Athleticek Valentzia izango du aurkari San Mamesen martxoaren 10ean, igandean. Partida, 12:00etan hasiko da. Realak ere martxoaren 10ean (igandea) jokatuko du. Txuri-urdinek Atletico Madril izango dute aurkari Calderonen, eta norgehiagoka 21:00etan hasiko da.

BBVA Ligako 27. jardunaldiko partiden ordutegiak:

Ostirala, martxoaren 8a

21:30 Osasuna-Betis

Larunbata, martxoaren 9a

16:00 Rayo Vallecano-Espanyol

18:00 Valladolid-Malaga.

20:00 Barcelona-Deportivo

22:00 Mallorca-Sevilla

Igandea, martxoaren 10a

12:00 Athletic Club-Valentzia

17:00 Levante-Getafe

19:00 Celta-Real Madril

21:00 Atletico Madril-Reala

Astelehena, martxoaren 11

20:30 Zaragoza-Granada

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X