Messi, Cristiano, Falcao eta Casillas Urrezko Baloia irabazteko lehian
Lionel Messi, Cristiano Ronaldo eta Radamel Falcao dira Urrezko Baloia irabazteko faboritoak, baina ‘France Football’ek emandako azken zerrendan beste jokalari garrantzitsu batzuk ere ageri dira.
France Footballek sortu zuen sari hau, eta orain, FIFArekin batera ematen du Urrezko Baloia. Gaur eman dute Urrezko Baloia irabazi dezaketenen zerrenda, eta euskal jokalari bat ageri da; Xabi Alonso Real Madrileko jokalari tolosarra. Ez ditu saria irabazteko aukera asko, baina Alonso munduko 23 jokalari onenen artean ageri da.
Andres Iniesta, Iker Casillas eta Sergio Ramos espainiarrak ere badaude zerrenda honetan Xavi Hernandez, Gerard Pique eta Sergio Busquetsekin batera.
Latinoamerikako ordezkaritzaren hautagiak Neymar, Radamel Falcao eta Lionel Messi dira.
Urrezko Baloia irabazteko 23 hautagaiak:
Sergio Aguero (ARG/Manchester City)
Mario Balotelli (ITA/Manchester City)
Karim Benzema (FRA/Real Madril)
Gianluigi Buffon (ITA/Juventus Turin)
Sergio Busquets (ESP/FC Bartzelona)
Iker Casillas (ESP/Real Madril)
Didier Drogba (CIV/Chelsea-Shanghai Shenhua)
Radamel Falcao (COL/Atletico Madril)
Zlatan Ibrahimovic (SUE/Milan-Paris SG)
Andres Iniesta (ESP/FC Bartzelona)
Lionel Messi (ARG/ FC Bartzelona)
Manuel Neuer (ALE/Bayern Munich)
Neymar (BRA/Santos)
Mesut Özil (ALE/Real Madril)
Gerard Piqué (ESP/FC Bartzelona)
Andrea Pirlo (ITA/Juventus Turin)
Sergio Ramos (ESP/Real Madril)
Cristiano Ronaldo (POR/Real Madril)
Wayne Rooney (ING/Manchester United)
Yaya Toure (CIV/Manchester City)
Robin van Persie (HOL/Arsenal-Manchester United)
Xabi Alonso (EUS/Real Madril)
Xavi Hernandez (ESP/FC Bartzelona).
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Iraola kontratua berritzearen inguruan ari da hizketan Bournemouthekin, baina akordiorik gabe
Iraolak hiru denboraldi daramatza Bournemouthen, eta klubak kontratua berritu nahi dio, baina honek ez du oraindik erabaki zein izango den bere hurrengo urratsa.
Ander Guevara: “Alavesekin 100 partida betetzea gauza inportantea da niretzat"
28 urteko gasteiztarrak 100. partida jokatu zuen Arabako taldearekin aurreko asteburuan, Osasunaren aurkako derbian. Asteburu honetarako beste erronka bat dauka: Alavesek Realaren aurka jokatuko duen derbia irabaztea.
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Toni Martinez: “Atzetik hasten zarenean partida bikoitza da"
Toni Martinez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka 2-2 berdindu ondoren.